« Zenbat Ariel | Alde irrealaren isla erreala »
Alkasoroko Benta / Mikel Taberna / Susa, 2013
Ikusi eta ikasi Saioa Ruiz Gonzalez / Argia, 2014-04-13
Poesian eta ipuingintzan aritzeagatik ezaguna dugu Mikel Taberna. Orain bere lehenbiziko eleberriarekin heldu da, Alkasoroko benta, 2013an Susak argitaraturik.
Hamar kapitulutan istorio laburrak kontatzen dira, Bera eta Lesaka artean kokatzen den Alkasoroko biztanleen egunerokoan oinarrituak, eta idazleak duen ipuinerako joera kontuan izanda, independienteki irakur daitezkeenak. Halaxe aitortu baitzuen Tabernak EiTBko arratsaldeko saioan: “bizi puxkak” baina “Euskal Herriko eguneroko ogia” aldi berean. Hortaz, atal bakoitza momentu konkretuetako oroitzapenei badagozkie ere, denak elkartuz garai zehatz bateko puzzlea osatzen dute.
Eleberria bikoiztasun horretan gorpuztuz joanen da hasieratik amaieraraino. Martin Irazoki eleberriaren pertsonaia eta kontalaria denaren istorioa idazten duen bitartean, 50-70 hamarkadetako gertakariak berridazten ditu. Sortzearen prozesuarekin batera iragana desegin nahiko balu bezala. Aldatu, berregin. Baina Historia aldagaitza da, eta Martin kondenatua izango da lehenbiziko kapitulutik beretik.
Eleberria, eltzetzu batek —halaxe esaten omen diote eskualde hartan guardia zibilari—, Bordatxo izeneko kontrabandista bat hiltzen duela abiatzen da, eta 1976ko Bordatxo diskotekan guardia zibil batek tiroz hildako gazteen gertaera tragikoarekin amaituko da. Berridazteak esperantza izpi bat pizteko balio du, gauzak bestela gerta ote zitezkeen pentsatzeko, baina, batez ere, berriz gerta dadin eragozteko.
Zerbaiterako balio izan al du? Gero esango digute Historia ziklikoa dela, burua itzuli gabe aurrera egin behar dugula eta, oraindik okerrago, memoria historikoaren aurkako komentarioak entzuten ditugu nonahi. Nola ez gara izango etengabe harri berdinarekin estropezu egiten duen izaki bakarra?
Halako burutazioak eragin dizkit Tabernaren eleberriak. Bestela, hori guztia alde batera utzita, nik esango nuke gazteentzako literatura dela. Mikel eta bere lagunen istorioari ondo deritzot 18-23 urte bitarteko gazteentzat —gogora ekarri dit eskolan Jon Arretxeren Ostiralak irakurtzeko agindu zigutenean, Tabernarena behintzat kalitate handiagokoa da—, uste baitut hura izan daitekeela “garaia” pertsonaia hauek guztiek esperimentatzen dutenarekin arratsalde entretenigarri bat pasatzeko. Hala ere, 50-70 hamarkadaren gaineko errepaso hau publiko guztientzat da gomendagarria, batzuentzat oroigarri eta denentzat ikaspen gisa.
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Maddi Galdos Areta
Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña
Asier Urkiza
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Nagore Fernandez
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera