kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Desoseguaren gorazarrea / Paloma Rodriguez Miñambres / Arabako Foru Aldundia, 2014

Hitzez bestaldean Javier Rojo / El Correo, 2014-04-12

Oker ez banago “Desoseguaren gorazarrea” izenburuko liburu hau, idazleak, Paloma Rodriguez-Miñambresek, euskal literaturan egiten duen lehenengo agerpena da. Poema liburu honek 2013an Arabako Diputazioak antolatzen duen Ernestina de Champourcin poesia lehiaketa irabazi zuen. “Desoseguaren gorazarrea” Rodriguez-Miñambresen lehenengo poema liburua izango da, baina irakurlea berehala ohartuko da lehenengo emaitza horrek bere atzean lan sakona gordetzen duela.

Idazlan honetan agertzen den poesiak mundu klasikoan ditu oinarriak, halako moduan, non mundu klasiko horrek liburuan esaten dena ulertzeko testuinguru ezinbestekoa osatzen baitu. Erreferentzia kultu horiek guztiak alde batera utzita, hitzaren gaineko hausnarketa sakona aurkitzen dugu poema horietan, bi mailatan aurkitu ere. Alde batetik, idazlea kontu handiz saiatu da poemetan agertzen diren hitzen hautaketa egiten. Poema hauetan hitzak oinarrizko lehen gaia baitira, eta ezin daitezke edonola aukeratu, joera horrek batzuetan idazlea hain ohikoa ez den hiztegia erabiltzera eraman duen arren. Baina hitzei ematen zaien garrantzia edukiari ere dagokio, hitzek munduak sortzeko eta osatzeko ahalmena baitute, hitzen bidez gauzek bere izaera hartzen baitute.

Materiaren munduaz gainera, badaude beste mundu batzuk, materiala bezain benetakoak, non ideiek beren legea ezartzen duten. Eta errealitate material ziztrinaren aurrean beste mundu horietara hurbiltzea bizirauteko modu bat ere izan daiteke. Bestelako ideiak ere zabaltzen dira liburu honetan: oroimenak eta identitateak elkarrekin duten erlazioa, edo gizakien arteko harremanen zailtasuna. Beraz, erreferentzia kultuen eta hitzaren gaineko hausnarketaren bidez, idazleak poesia eta pentsamendua elkartu nahi izan ditu.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak