kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Azken afaria / Xabier Montoia / Susa, 2013

Azken afaria Igor Elordui / Aizu!, 2014-04

Bibliara eramaten gaitu izenburuak, baina orduko koadrilan hamahiru ziren, eta hemen, aldiz, bi baino ez dira azken afarian. Halere, hori nobelaren laugarren atala da, amaiera. Aurretik beste hiru kapitulu ditu Montoiaren azken eleberriak, zeharo bereiziak, bai gaiarengatik, bai kontatzeko moduagatik. Nobela aspaldiko lau lagunen arteko bazkari batekin hasten da. Egileak deskribapen gutxi batzuk eta adiskideen arteko elkarrizketa besterik ez du behar irakurlea kokatzeko: lantzean behin elkar ikusten duten unibertsitate garaiko lau adiskide. Bigarren atalean gertatzen dira eleberriari bidea zabaltzen dioten jazoerak. Euskal gatazkaren altzoan kokatuak, idazleak modu xehean baliatzen ditu irakurlea hirugarren kapitulura (nobelaren muinera) eramateko.

Ondorioz, aurreneko bi atalen eginkizuna da egileak idatzi nahi zuenari testuingurua eskaintzea, nobelaren asmoa baita kontatzea zelan alda dezakeen gertakari batek familia baten pentsamoldea eta bizimodu oso-osoa, nola jo dezakeen hondoa pertsona arrunt batek, zenbateraino irits daitezkeen ulertu ezina eta gorrotoa. Autoreak giro itogarri eta ia jasanezinean murgiltzen du irakurlea, kapitulua amaitzeko gogo bizia eraginez berarengan, protagonistak euren sufrikarioa bukatzeko irrikan dauden bezalaxe: protagonistaren bakarrizketa isil, trinko eta ilunak lortzen du helburua.

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak