kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Hobe isilik / Garbiñe Ubeda / Elkar, 2013

Idazteko arrazoiak Amaia Alvarez Uria / Argia, 2014-03-16

George Orwellek prosa idazteko zerrendatu zituen arrazoien artean bi topatu ditugu nabarmen Garbiñe Ubedaren Hobe isilik lanean: benetako historia ezagutu eta gerokoentzat uzteko desioa eta mundu ikuskera aldatzeko bultzada politikoa. Narrazioan zehar protagonista bere aitona zenaren arrasto galdua argitu nahian ibiliko da, eta bidean topatutakoei lekua egiten izango du lanik gogorrena. Hasiera batean bere familiaren historia ezagutzeko nahiak gidatuko du eta amaieran dilema handia agertuko zaio parez pare: zer egin, sekretua gorde ala egia jakin(arazi)? Memoria berreskuratuz bere identitatea osatuko du, aspaldi aitonaren inguruan fabrikatu zuten irudia, “anarkista prestuaren mitoa”, aldatzen joango da, bilakaera bat izango du datu berrien argira, eta kapituluz kapitulu agertuko diren pista berriekin makrohistoriatik mikrohistoriarako jauzia egingo du, bere sustraiak ezagutuz eta errealitatean gertatu zenetik pixka bat hurbilago kokatuz.

Protagonistak detektibe lana egiten du aitonaren urratsen atzetik joateko, eta bide horretan senarra eta ileapaintzailea ditu konplize eta bidelagun. Aurkitzen duen guztia “bitakora kaiera” batean jasotzen du, asimilatu ahal izateko eta bere ideia eta emozioak antolatu ahal izateko, jasotako informazioari esanahia eman ahal izateko, bere aitonaren bizitza eta erabakiak ulertu nahian. Virginia Woolfek behin esan zuen beretzat ezer ez zela erreala, idazten zuena izan ezik. Eta hori da protagonistak egiten duena, bere mamuak hezur-haragizko bihurtu eta haiekin bakeak egin. Koaderno/elaberri honetan aitonari zuzenean hitz egingo dio bizien artera itzuliz, berarekin elkarrizketa bat izango da idatzizko testu hau, eta horregatik/horretarako agertuko da etengabe bigarren pertsona singularra aitonari hitz egitean. Zu, eta gu.

Gloria Anzalduarentzat idaztea arlo espiritual, politiko, sozial, sexual eta etnikoen alkimia egitea da, idazlearen munstro eta mamuekin konfrontatuz. Garbiñe Ubedak Argian egindako elkarrizketan dio berak galderak egin dituela, ez erantzunak eman. Adibidez: zer egin topatutako gertaerekin? Nola ulertu gertatutakoak atzean dauden arrazoiak ezagutu gabe? Familiaren historian murgiltzean argi-ilunak topatuko ditu edonork eta leku bat egingo die aurkitutakoei, han edo hemen kokatuko ditu, sekretu bihurtuko du eta kutxa batean gordeko ala senide eta lagunei kontatu eta egia bat sortu. Kasu honetan ideologia eta emozioak uztartuta topatzen ditugu eta protagonistaren bihozkadak, obsesioak eta maniak izango dira akuilu historia hau idazteko. Azkenean bestea erraz eta arinki epaitu beharrean, egindakoa eta izandakoa onartu eta errespetatzeko eskaera egingo digute Bakartxok eta Pernanek, bakoitza bere garaian eta bere egoeraren baitan kokatuz eta horren arabera ulertuz.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak