« Poesia urratuz | Afaria ez dadin saman trabatu »
Adiskide bat nuen / Joxean Agirre / Elkar, 2013
Adiskide bat nuen Igor Elordui / Aizu!, 2014-03
Sexua eta politika. Nork ez luke gustura irakurriko bi gai horiei buruzko eleberri bat? Baldin eta ondo idatzita badago, jakina. Bada, aurretik esan dezadan, ondo idatzita dago Joxean Agirreren Adiskide bat nuen. Hizkuntza modu dotorean erabiltzen du idazleak, aberats baina handigura barik.
Errealitatea eta fantasia tartekatzen ditu protagonistak, protagonista bainoago narratzaileak, gauzak probokatu baino datozen bezala hartzen dituen horietakoa baitugu: Garibaldi adiskidearen klandestinitateko bizitzaren gorabeherak zein klandestinitatean bizi ez zen beste Garibaldirenak; emaztearekin daukan harremana zein emazteak haren entrenatzailearekin daukana; edota protagonistak berak Saguesko neskarekin amesten dituenak, esaterako, kontatzen dizkigu umore fin eta mingotsez. Horien guztien erdi-erdian dago Marenekin (Garibaldiren alabarekin, alegia) haren aita ikustera egiten duen bidaia.
Beraz, sexu eta politikaz gain, literatura, filosofia, psikologia… maite dituzuenontzat ere, irakurgai arin bezain interesgarria. Batez ere lotsatiak bazarete; gogoangarria da abioian narratzaileak Marenekin daukan lotsa eta lotsatiei buruzko elkarrizketa, zinez.
Bitxikeria bat: Garibaldi ezizena izanik, ezetz aurkitu, Marenena salbu, beste pertsonaia baten izenik!
Biennale
Beatriz Chivite
Igor Estankona
Demokraziaren pribatizazioa
Jule Goikoetxea
Peru Iparragirre
Azala erre
Danele Sarriugarte
Javier Rojo
6012
Karlos Linazasoro
Aiora Sampedro
Filiala
Sergei Dovlatov
Joannes Jauregi
Zaldi mamarroa
Ekaitz Goienetxea
Iratxe Esparza
Bihotz handiegia
Eider Rodriguez
Hasier Rekondo
Pelegrinak
J.E. Urrutia Capeau
Javier Rojo
Zaldi beltzak zeruan
Txomin Peillen
Peru Iparragirre
Tiroa kontzertuaren erdian
Belen Gopegui
Aritz Galarraga
Zaldi mamarroa
Ekaitz Goienetxea
Javier Rojo
Zauri Bolodia
Oier Guillan
Aiora Sampedro
Azala erre
Danele Sarriugarte
Joannes Jauregi
Jainkoen zigorra
Alberto Ladron Arana
Iratxe Esparza