kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Antologia II / Koldo Zubeldia / Erroteta, 2013

Eutsi eta ez etsi Ainara Maia / Gara, 2014-03-02

Koldo igelak eusten dio etsi gabe poesiari seigarrena den poema-liburu honetan, eta aulkian eseri besterik ez du egin nahi, egiteko liburu berriak, hamabost edo hamasei; badugu, beraz, Koldo poeta puska baterako, alajaina! Bejondeiola!

Bukaerako txiste eta pasadizoez gain, olerki pilez eta irudi koloretsuz hornitzen da Koldoren bizi-poetikoaren II. Antologia hau. Koldoren autoeditatutako seigarren antologia hau aitorpen luze bat da, apurka-apurka dabilen poeta aseezin dela aitortzen du; eta aitortzen du poeta neurrigabe bat dela, eta nik eransten dut poeta emankor eta oparo bat dela.

Aitortzen dut, urtarril hotzaren ondoren, otsail honetan epel laztandu didatela ene bihotza hitzok, eta agian amodio berriaren bila, badatozkiola poetari bizipen berriak. Aitortzen du bizipoza behar dugula aldioro eta bizipen berriak egunero. Agian benetako amodioak zaharberrituko zaizkit bizipen berriekin? Koldok aitortzen du apur bat ibilka-ibilka dabilen bat dela, eta askatasuna maite duela, negar-malkoz itsasoa bete arte, eta hausnartu egoera hobe bat kemena bukatu arte. Poeta aspertu da izaten mina, eta egin nahi du maita herria, baserria, aberria, hizkuntza. Atzok emandako pozaren pozez bihotza on du poetak.

Aitorpenen artean poetak pentsatzen du galdera asko gelditzen direla erantzunik gabe, eta beheko suaren ondoan kontu zaharrak nahiz behetik helduta natura jainkosa aldarrikatzen du askatasuna lau haizeetara. Berehalaxe datorkio poetari inspirazioa poesia-bertso batzuk laztantzeko, eta ideiak zirimola datozkio; poetak ez du ezertan etsi behar, eta behar du eutsi, justiziazko herri baterantz aldarrikatuz askatasuna lau haizeetara.

Denborak aurrera darraio, denbora astiro doa, eta eder dut ene maitea, desagertu zenez gero, ero eta bero dut ene barnean grinatsu. Koldo poetak aitortzen du damu dela egindako okerrez, baina atzean utzitako gauza txarrak ahaztu eta onak gogoan izanik, aurrera segi behar du bere lanean; diosku behar dugula errealitate honen jaun eta jabe izan eta iraultzaile sentitu eta naturarekin bat harremanetan hastea.

Bizipozez eta euskaraminez, gauza txarrak bihotzetik ateratzeko idatzi ditu olerkiok, ez etsitzeko eta eusteko sinesten duenari. Poetak gauza asko esan nahi lituzke, baina beharbada hurrengo poema-liburuan esango ditu oraingo honetan esan gabe utzi dituenak eta gu, irakurleok, besoak zabalik izango gaitu. Haizeak dakarrena haizeak darama, etiku, poetiku; hots, hots, bizion oinok, hotzak ttupitua Koldok idaztea errimekiko jolas bihurtzen du bere liburuetan, guai Bonbai! Seigarren hau eskaintzen die askatasunaren semeei, amatxoz oroituz azkenean, ez baitu nahi eguna bihurtzerik gau. Zein polita norberak jartzea puntua i-aren gainean besteak jarri beharrik ez izateko aitortzen du eta egin duela bizitza guztian sentitu nahiz eta koadroan ez kabitu.

Enarek joan-etorrian bere arrastoa utzi dute, eta denbora badoa aurrera gizatasunez utziz maitemina. Ainara neska gazte alai honi heldu zaio Koldoren kantuaren gaia: bihotz atsekabeak bihotz hau blaitu du, ttupitu, poeta delako handi eta bere umiltasunean emankor, egoera hobe batera guztiok irits gaitezen nahi du. Hala bedi! Gora Koldo traketsaren poesia! Nik ere ongi baitakit zer den poesia-liburu bat idatzi behar eta letretan galduta ibiltzea; beti bezala dagoenean bonbon eta ez dagoenean egon.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak