kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Maizter arrotza / Luis Garde / Erein, 2013

Etxean arrotz Javier Rojo / El Correo, 2014-03-01

Gabriel Arestik aitaren etxea defenditu behar zuela poetikoki aldarrikatu zuenez geroztik, mende erdi bat pasatua da, eta bi mendeko ez garenez, lehenago edo geroago jarrera horretan ezinbestez aldaketak gertatu behar zitzaizkigun. Gauzak honela, ematen du aldaketa horien gainean eraiki nahi izan duela Luis Gardek “Maizter arrotza” izenburua duen poema liburu honetan plazaratzen duen planteamendua, izenburutik bertatik beste ikuspuntu baten aurrean gaudela ikus daiteke-eta. Gizakia maizter arrotz moduan aurkezten zaigu poema liburu honetan. Bere etxea, dagoeneko, ez da bere; bere etxean maizter dago, etxeak irudikatzen dituen jatorri eta identitate ideiak kolokan jartzen direlarik. Izan ere, identitatea lekuari loturik ikusteko joera izan dugu, eta identitatea eraikitzen duen leku horren adibiderik hautatuena jatorriekiko lotura indartzen duen etxea dugu. Baina etxea ez da gure, ironikoki bada ere bahituran dago-eta. Bigarren alderdia arrotz sentitzearena da. Jatorriei lotzen gaituen haria desegiten den neurrian, geure espazioan, geurea zela pentsatzen genuen espazioan, arrotz sentitzen gara. Gure halabeharra ez da espazio horretan egotea, espazio horretatik pasatzea baino, berarekin lotura sendorik eraiki gabe.

Bestalde, norberaren etxean maizter arrotza sentitzearen ideia hau sakontasun maila desberdinetan uler dezakegu, eta Gabriel Arestik esandako harekiko konparazioa harantzago eramanda, jarrera horretan bizitzaren aurreko jarrera existentzial moduan ere ulertu daiteke. Eta are gehiago, hemen halaxe ulertu behar dela iruditzen zait. Gizakia, berea dela sentitzeko arazoak dauzkaneko mundu batean sentitzen da jaurtia. Harekin eraiki ditzakeen loturak, beraz, ezin dira oso sendoak izan, mundu hori ez baita guztiz berea. Eta gainera mundu honetatik pasatu behar delako ideia indartuta geratzen da, existentziaren eternitatea oximorona den aldetik. Eta gu denboratik pasatzen garen era berean, denbora ere pasatzen da tinkoak eta aldaezinak diruditen existentziaren alderdirik sendoenetan bere marka utzita. Izan ere, Gardek existentziaren aurrean nolabait umezurtz sentitzen den gizakiaren jarrera erakusten du poema liburu honetan, betiko zirela pentsatzen duen gauzen oinarriak kolokan agertzen zaizkiolarik, poesia garden eta hurbil batean aurkeztua, irakurleak hizkera poetikoan ere hurbiltasun hori sentitu baitezake inolako oztoporik gabe.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak