kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Milwaukeen / Iñigo Barbancho / Hiria, 2013

Lan irekia Javier Rojo / El Diario Vasco, 2014-01-17

Eman dezagun Iñigo Barbancho Galdosen eskutik datorkigun liburu hau, Milwaukeen izenburua duena, nobela bat dela. Izan ere, nobela izenaren azpian era eta mota askotariko testuak bildu daitezke eta, alde horretatik ikusita, nahiko izendapen malgua da. Bada, idazlan hau nobela bada, gutxienez nobela desberdin baten aurrean gaudela esan dezakegu. Egituraren aldetik, adibidez, irakurleak ikusiko du atal txikiz osatuta dagoela testua eta atal hauek gai batzuen inguruan biltzen direla. Gai horiek nobela honi batasuna ematen dioten hari narratibo desberdinak dira. Baina, eta hau oso garrantzitsua da, atal horietan iradokitzen diren hari narratiboak ez dira testuan azaltzen. Nolabait esateko, hainbat gairen inguruan aritzen den ahots bat ikusten (entzuten) dugu nobelan, lehenengo pertsonan hitz egiten digun ahotsa baita testuan agertzen zaiguna.

Batzuetan ematen du pertsonaia bi munduren artean galduta dagoela, eldarnioaren eta errealitatearen artean kokaturik egongo balitz bezala, pentsamenduaren eta materialtasunaren artean talka bat gertatuko balitzaio bezala. Eta muga-mugan kokatutako ahots hori, kontzientzia hori, iluntasunean amiltzen da poliki-poliki, iluntasun horretan etxera bueltatze bat, atsedenleku bat, aurkitzen duelarik.

Hemen derrigorrezkoa da irakurlearen jarrera aktiboa. Iñigo Barbancho, liburuaren kontrazalean esaten denaren arabera, Literatur Teoria eta Literatura Konparatzailean doktorea da eta, hortaz, uste izatekoa da literaturaren barne makinariaren funtzionamendua ondo ezagutzen duela. Eta kasu honetan esango nuke Umberto Ecok zabaldu zuen lan irekiaren teoriak ezin hobeto azaltzen duela hemen gertatzen dena. Nobelaren argumentua, testuan barik, irakurlearen buruan eraikitzen da. Abangoardiaren esperimentuak gogorarazten dizkigu nobela honek.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak