kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Euri kontuak / Jose Luis Otamendi / Susa, 1999

Euri kontuak Asier Sarasua / Eibartik, 2014-01-04

Atmosfera goibel batek besarkatzen dituen 20 ipuin labur (are oso labur), euriak bakarrik sor dezakeen giro malenkoniatsuan. Errealistak, eguneroko gertaeretan oinarritutakoak, izan gerra garaian, 50-60 hamarkadetako Euskal Herrian edo 90eko giro politikoan; hori bai, gehienak gatazka politikoan trabatuta, baina batez ere giza kondizioa erretratatzen dutenak. Xabier Mendiguren editoreak “herri-saminaren poeta fina” deitu zion Otamendiri. Samina barra-barra aurkituko duzu ipuinotan, bai. Samina, mina, hutsunea, beharra… Guztia ere artez kontatuta, braust, tapakirik gabe.

Bestalde, azpimarratzekoa da hizkuntza estilo propioa sortzeko egindako ahalegina. Tira, ahalegina ez ezik, baita lorpena ere: aberatsa bezain doia, dotorea, lexiko landuduna, adjetibazio ugarikoa… Larregikoa, apika, baina berea eta lortua.

Badira gehiago eta gutxiago gustatu zaizkidanak. Nabarmenduko nituzke, besteak beste, “Ardoa baino ez”, “Musuzapia”, “Agurra”… Esan bezala, saminak eta malenkoniak goitik behera harrapatutako euri-giroan idatzita. Liburuari amaiera ematen dion esaldiak laburbil dezake atmosfera hori: “Enekok zain behar zuen arkupeetan. Eguerdira artekoa elkarrekin emango zuten. Bizi-bizi ari zuen, hoztu egin zuen negu kiskali hartako giroa eta Aritzek kalean gora jo zuen aterpe bila”. Otamendi berak aterperik aurkituko ote zuen?

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak