kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Justizia interditaren poetika / Fito Rodriguez / Utriusque Vasconiae, 2013

Saio osatu gabea Mikel Asurmendi / Argia, 2014-01-12

Trantsizioa aztertua da saio labur honetan. Zenbaitek espainiar demokraziara iraganbidea eredutzat jo zuten. Aldiz, frankismotik demokraziarako aldaketa garaian ez zela behar bezalako justiziarik egin, dio saiogileak. Trantsizioa tabu dela dio ere bai, egungo Espainia ulertzeko ideia adigaitza.

Justizia bilatzeko hizkuntza berealdiko lanabestzat jotzen du egileak, poesiara jotzeko beharra aldarrikatzen du. Ordea, trantsizioaz ezer gutxi idatzi da justizia poetikoaren ikuspuntutik, Gabriel Aresti —Zuzenbide debekatua poemari esker— da salbuespen bakarra.

Trantsizioa ez ei zen 1975ean hasi, Franco hil eta gero, espainiarrek sinestarazi nahi izan duten bezala. Trantsizioa 1960an hasi zen, ETAren sorrerarekin, Arestik 1691n idatzitako Zuzenbide Debekatuaren garaian edota Zamorako kartzelan sartu zituzten apaizen erreboltarekin. Hala ere, frankismoa eraitsi zuten belaunaldi haien borrokaren kontakizuna ez da behar bezala idatzi. Amnistiaren bidez irabazi zuten askatasuna, baina justizia egin gabe. Are, zapalduei eta zapaltzaileei justizia bera “ezarri” zitzaien. Frankistak amnistiatu izan ziren, euren krimenak epaituak eta zigortuak izan gabe.

Berrogeita hamar urte joan dira. Artean gauzatu ez den justizia egin behar dugu, baldin eta justiziaren balantza orekatzea lortuko badugu. Egileak trantsizio hura birplanteatu beharra ikusten du, iraganean gertatutakoaren errelatoa eta bizitakoaren araberako “kritika edo autokritika politikoa” egin ahal izateko. Saioak egungo garairainoko bidea aztertu du, baina iragan berriko hainbat “gertakari” politikoetan sakondu gabe. Nik “autokritika” antzeman diot eskas saioari, baita bigarren trantsizioa gauzatzeko jarraibideak eskaintzea ere. Saio politikoaz gain soziologikoa egitea eskertuko nioke egileari, arazoa politikatik baino ikuspegi soziokulturaletik aztertzea.

Saio honen segidakoaren aiduru geratzen naiz.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak