« Ispiluak | San Frantzisko Bilbon »
Arma, tiro, bammm! / Joan Mari Irigoien / Elkar, 2013
Istorio paraleloak Javier Rojo / El Diario Vasco, 2013-12-27
Azken urte hauetan Joan Mari Irigoienek eleberri luzeak argitaratzeko joerari eutsi dio. Bere azken liburuak, Arma, tiro, bammm! izenburua duen idazlanak ia seiehun orrialde dauzka. Nobelan, arnasa luzeko argumentua aurkezten zaigu. Istorioa berrogeita hamar urtetik gora luzatzen da, bertan kontatzen baita nolakoak izan ziren bi familiaren gorabeherak XX. mendearen bigarren erdialdean. Familia bat Euskal Herrikoa da, Bereibar irudimenezko herrikoa, Bizkaia eta Gipuzkoa artean kokaturik dagoena. Bestea, herrialde musulman zehaztu gabe batekoa. Familien kronikak hari narratibo banatan gauzatzen dira, paraleloan, baina momentu batean bi istorioek bat egiten dute: izan ere, familia euskaldunak armak fabrikatzen ditu, eta euskaldunek ekoiztutako mina baten ondorioz hilko da familia musulmaneko kide bat.
Joan Mari Irigoienen literatura ezagutzen duen irakurlea berehala ohartuko da bertan agertzen direla era exajeratuan idazle horren nobelagintza definitzen dituen osagaiak. Lehenengo eta behin, idazle honek hainbeste erabiltzen dituen bikoizketak ikus daitezke, pertsonaiak ia ideia batzuen errepresentazio eskematiko bihurtzen dituztenak: zientzia eta erlijioa, airea eta lurra, materialismoa eta espiritualtasuna… Bigarren ezaugarria, diskurtsoan erabiltzen duen estiloa izango litzateke: erretorikoa, abstraktua, oso arranditsua. Eta hirugarren ezaugarri moduan narrazio teknika bera jarriko nuke, narratzailearen figuran zentratuta: XIX. mendeko nobelatik aterata dirudien narratzaile orojakilea, zeinengan idazlearen presentzia nabarmena den.
Itxuraz, nobela jasoa eta sakona da, baina uste dut diskurtso arranditsu hori ez ote den aritzen idazlearen asmoen kontra, tragediaren azalpena askotan parodiaren mugatik hurbilegi dago-eta.
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Maddi Galdos Areta
Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña
Asier Urkiza
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Nagore Fernandez
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera