« Libreago | Hobe, ez hilen izenean »
Sirena-hotsak / Xabier Etxaniz Rojo / Erein, 2013
Ahots bat, egia bat Saioa Ruiz Gonzalez / Argia, 2013-12-22
Lau ipuin luze bildu ditu Etxaniz Rojok, bere ibilbide literarioan bosgarren liburua den honetan. “Matxupitxu”, “Akelarreak”, American way of life” eta “Sirena-hotsak”. Orainetik iraganera, eta alderantziz, etengabe salto egiten duten egitura konplexuko ipuin hauek zenbait gai jorratzen dituzte: etorkinen bizimodua, euskal gatazka eta kale borroka, krisi ekonomikoa, familia barruko kontu ilunak.
Idazleak bizitako momentu batetik abiatutako istorioak dira guztiak baina ez dute elkarren arteko inongo loturarik, beraz, horrek baimentzen du liburua nahi besteko denbora tartean utzi eta berriz hartzea, nahiz eta osatzen duten 181 orrialdeak azkar eta erraz irakurtzeko moduko prosa batean idatziak izan diren.
Nolanahi ere, ez dut uste lau ipuin hauek kasualitatez liburu berean bildu direnik. Independenteki irakur daitezkeen arren osotasun bat eratzen dute, ageriago edo ezkutuago, elkarrekin duten leit motiv-ari esker: egia-ren kontzeptua, gurea zein besteena, eta horrek dakarren esan/ez esan dilemaren auzia. Bizi dugun egia horrek izan ditzakeen aurpegi poliedrikoetatik zenbait galdera sortuko dira: Merezi al du kasu guztietan Pandoraren kutxa zabaltzea eta gure egia kontatzea? Zenbateraino laguntzen du ezagutzen ditugun sekretuak aditzera emateak? Zein da betidanik sinetsi arazi zaigun istorio (egia) bati eman beharreko sinesgarritasuna?
Fabian Matxupitxu-a da, halaxe esan omen zaie Atlantiko bestaldetik datozenei. Bi urtez zaintzen eman duen agurea hil ostean, kontatu behar al dio semeari bere aitak Pinocheten estatu kolpean lagundu zuela? Esan beharko dio, agureak kontatu bezala, zortzi seme-alaba dauzkala munduan barreiaturik?
“Akelarreak” ipuineko protagonistak argazki bat aurkitu du bere aitak aspaldi idatzitako liburu baten orrialdeetan galduta. Sarak ez daki zer egin. Esan beharko lioke, 80 urte bete dituen eta bere senar hilaz maitemindurik jarraitzen duen bere amari, aitak beste emakume bat maite zuela?
Gau hartan hirurek korrika egin zuten Sirena hotsak aditu zituztenean, baina Julen izan zen bakarra gartzelan amaitzen. Atzekoz aurrerako bidai etengabean, bakoitzaren oroitzapenez osatutako collage egituraren bitartez, aditzera ematen zaigu gau hartan geratutakoaren egia zatiak besterik ez direla geratzen. Ipuina garatzeko erabilia izan den egitura hautsiak berak, argi uzten du inoiz ez dela egia oso bat izango.
Tratatzen diren gaien aldetik entretenigarria, egitura aldetik landua, sortzen dituen burutazioengatik liburu interesgarria.
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Maddi Galdos Areta
Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña
Asier Urkiza
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Nagore Fernandez
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera