kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Aiztoa eta arkatza / askoren artean / Txalaparta, 2013

Idazleen idazteko aholkuak Garbiñe Ubeda / Argia, 2013-11-10

Idazlea izan nahi zenuke eta ez dakizu nondik nora jo? Idazle izanagatik ere, ez duzu artean estilo aproposa aurkitu, eta baduzu zer hobetu, zer ikasi, zer imitatu? Jakin-min handiko irakurlea zara beharbada, idatzi asmorik ez baina autore ospetsuek ofizioan jarduteko ardatzak (eta maniak) ezagutu nahiko lituzkeena…

Kasuotako bat baldin bada zurea, eskuartean beharko zenuke Aiztoa eta arkatza. Idazteari buruzko idazleen aholkuak (autolaguntza gida). Irati Jimenezek batu eta itzulitako testuak aurkituko dituzu bertan, Antton Olariagaren ilustrazio beti ederrez osatuak.

John Steinbeck, Margaret Atwood, Henry Miller, Ernest Hemingway, Stephen King edota Gabriel García Márquezen gogoetak datoz, eskema bertsuari jarraituz: lehendabizi egileari buruzko datu biografiko esanguratsuenak, eta ondotik idazketari buruzko zenbait gomendio, sarritan dekalogoan. Denetarik aurki daiteke orriotan, ohar zentzuzkoak, komentario sinestezinak, aipamen barregarriak eta perla ugari. Bat esaten hasita, Harkaitz Canok berak hitzaurrean hautatutako bera: “Literaturan ezer ez dago idatzita”.

Idazkuntzatik harago, liburu hau noranahikoa eta edonorentzakoa dela dio Canok, “lanerako eta bizitzeko jarreraz ari delako. Idazteko estiloaz eta bizitza estiloaz. Literaturaz eta krimenaz. Banitateaz eta inbidiaz. Zeure bizitza hobeto kontatzen ikasteaz”.

Pena da euskal autorerik ez dela ageri.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak