kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Katu jendea / Eider Rodriguez / Elkar, 2010

Katu jendea Irati Marañon / aiaraldea.eus, 2013-10-16

Udan atseden hartu eta gero, bueltan da berriro literaturaren txokoa, eta niri egokitu zait denboraldi berria inauguratzea. Oraingoan Eider Rodriguezek argitaratutako azken ipuin-bilduma aurkeztu nahi dizuet: Katu jendea.

Oraingoan ere zazpi ipuin borobil, zorrotz, kontundente ekartzen dizkigu oreretarrak, barru-barruraino sartzen zaizkigun horietakoak. Egunerokotasunaren zirrikituetatik begiratu, eta giza harremanen miseriak erakusten dizkigu, noraezean dabiltzan pertsonaia batzuen zorigaiztoko patua. Ipuin guztiek dute halako tonu mingots bat, egileak bere-berezkoa duen tonua, hain zuzen.

Zazpi ipuin horietatik, hiru dira nire gustukoenak: bildumari izena eman dion Katu jendea, Hazia eta On the road.

Lehenengoan auzokoak diren andre-gizon bakarti biren gorabeherak kontatzen dizkigu. Haien katuak harremanetan hasiko dira, eta horrek elkartu egingo ditu.

Bigarrenean, ama izan berri den emakume baten gogoetak aurkituko ditugu, maisuki adierazita, gainera, eta ustekabeko amaiera batekin.

Ez da larru-jotze kontu hutsa. Sexua ez da helburua, etxe baten erosketan hormen sendotasuna eta leihoen itxitura helburua ez den bezala. Kotizazioa da gakoa, zenbat balio dudan, non nagoen kokatuta, nor bizi den auzoan eta zeinek erosi nahi nauen. Horren arabera ezartzen digute baremoa, bestearen desioarekin kontrastean. Eta beste guztia gezurra da. Edo gutxienez, ez da egia.

Gustuko dudan hirugarren ipuinak, berriz, road movie ukitua du. Ameriketako Estatu Batuetako ruta 66an zehar ibili ordez, N-1ean barrena doaz Harri eta Manu, Espainiako kartzela ilunen batean sakabanatuta dagoen adiskidea bisitatzera.

—BOCEGUILLLAS —irakurri du Harrik panelean, burla airez.

—Boceguillasen jaio den inork ezin dik etorkizun oparoa izan, imajina ezak bere memoriak idazten, Boceguillasen jaio nintzen 1967an… Ez, hemen jaiotako inork ezin dik, adibidez, etorkizun artistikorik izan.

—Izango dik gentilizioa?

—Zer duk hori?

—Ba Oiartzun oiartzuar, Huesca “ostzense”…

—Herri guztiek ditek, ez?

—Eta horiek? Villodrigo, Bergüenda, Revilla de Campos.

—Villazopeque. Quintanilla del Molar. Guztiek eizn ditek gentilizioa eduki. “Villazopenco”?, “molarillo”?

—Hi, konturatzen al haiz? –Harrik burua astindu du eta, une batez, badirudi garrantzizko zerbait esango duela–: Restopeko jakiak, herri izan hauek irakurri beharra, tabernarien aurpegi muturbeltzak, hauek guztiak min kolateralak dituk, dispertsioak eragindako min kolateralak, eta horiek ez dituk inongo txostenetan aipatzen.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak