« Ispilu hautsia | Eta bostehun librea »
Poema bakikoak / askoren artean / Hiria, 2000
Edariaren inguruan Javier Rojo / El Diario Vasco, 2013-09-20
Garai batean gure artean topiko bihurtu zen esatea ahozko euskal literatura oso aberatsa zela, idatzizko literatura sendo baten faltan ez genuela lotsatzeko arrazoirik ahozko literatura kontuan hartuz gero. Horretaz gogoratu naiz J. (edo Xabier) Hiriart sinadura pean agertzen den Poema bakikoak izenburuko liburu hau esku artean hartu eta irakurri dudanean. Izen ere, liburu hau poemen antologia bat da, non batez ere egile ezezagunen herri poemak batzen diren, noizean behin bertsolariren baten izena ere azaltzen delarik. Herri poemen antologia izan arren, bildumagileak izen arranditsua hautatu du liburuaren atarian, alde batetik gaia zehaztu, baina bestetik bertako poemak tradizio kultu bati lotzen dizkiona. Hitzaurrean izenburu horren nondik norakoa zehazten zaigu: Dionisos eta Baco kontrajarri ondoren, “bakikoa” izena hautatu du euskal literaturan gertatzen dena hobeto islatzen duelako, hedonismoa batez ere jan-edanari loturik agertzen baita gure tradizioa.
Edariak irudikatzen duen hedonismoaren aldarrikapenarekin batera, ardoaren alde txarrak ez dira faltako, gehiegi edanda burua lausotu eta gizona irrigarri gertatzen da-eta. Eta alde txarrak adierazterakoan, sexu banaketa oso nabarmena da, izan ere edaten duen gizonak mozkortu arren ardoan plazera aurki dezake, eta emakume mozkortia, berriz, beti baitago txarto ikusia, edariak eginbeharrak betetzen uzten ez diolarik.
Edonola ere, antologia bat egitea hautaketa egitea baino zerbait gehiago denez, uste dut liburu honek zerbait gehiago eskaini lezakeela. Gaien arabera sailka litezke poemak eta ez bertan agertzen den bezala ordena alfabetikoan jarri, edota poemak hartu diren iturriak gehiago zehaztu hitzaurrean adierazten diren ideia orokorregiak osatuz. Eta noizean behin orrialde barrenean oharren bat agertzea ere ez legoke txarto irakurlearen lagungarri.
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Maddi Galdos Areta
Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña
Asier Urkiza
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Nagore Fernandez
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera