kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Letra txikiaz bada ere / Joan Mari Irigoien / Elkar, 2002

Poesiaren mugan Javier Rojo / El Correo, 2002-08-14

Joan Mari Irigoienek bere lan garrantzitsuenak nobelaren eta narrazioaren alorrean burutu baditu ere (gogora bedi orain urte pare bat edo argitaratu zen “Lur bat haratago”, inoiz euskaraz idatzi den nobelarik mardulena, editorialak aldarrikatzen zuen bezala), poesian ere saiatu izan da noiz edo noiz, honetan lortutako emaitzak, nire ustez, nobelan baino askoz eztabaidagarriagoak izan arren. Bi gauza hauetaz ohartzeko, poesia egiten duela eta emaitza eztabaidagarriagoa dela alegia, irakur daiteke “Letra txikiaz bada ere” poema liburua. Liburu honek Euskal Herriko errealitateaz idazleak duen iritzia plazaratzeko asmoa du. Eta Euskal Herriko errealitateaz hitz egiten denean herri honetan denak maila politiko batean zentzua daukanez gero, politikaz eta indarkeriaz mintzo da idazlea, poesian ohikoak diren (eta testu bat poesia bihurtzen duten) osagaiak normalean erabili gabe. Bertan ez dago metaforarik, ez dago hotsen kidetasunik ere; paradoxarako joera txiki bat baino ez dago batzuetan, baina gehiegi nabarmendu gabe. Mezua inolako arazorik gabe uler dadin nahi du idazleak. Irakurlegoaren zati batekin identifikazio erreza bilatzen du idazleak, panfletoen itxura, idazlearen hitzekin esateko, duten testu hauen bidez.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak