kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Aldjezairia askatuta / Txomin Peillen / Txalaparta, 2013

Aljeriako guda Javier Rojo / El Diario Vasco, 2013-08-23

Batzuetan arriskutsuegia izan daiteke orain dela hogeita hamar edo berrogei urteko euskal liburuak irakurtzea, euskal literaturak oso zahartzaro txarra duela iruditu baitzait beti. Garai batean irakurri eta miretsi egiten genituen liburuei denboraren marka gaineratzen zaienean, mirespen hori garai bati loturik baizik ez zegoela konturatzen gara. Txomin Peillenen Aldjezairia askatuta berriro argitaratu dela ikustean, susmoti hurbildu naiz liburu horretara. 50eko hamarkadan ibili zen Peillen Aljerian armadan, erizain moduan. Batzuk zenbait aldizkaritan argitaratu ziren, baina liburu moduan ikusteko 1982ra arte itxaron behar izan zen. Orain liburu hura berriro argitaratu da, gaurkotua, ipuinen testuingurua hobeto ulertzeko lagungarri izan daitezkeen testu batzuez osatua eta gure idazle nazional mitikoa bihurtu den Joseba Sarrionandiaren hitzaurrez hornitua. Hitzaurrea hasten deneko hitza ikusita, susmo horiek areagotu egin zaizkit, aspaldiko kontu baten aurrean egongo banintz bezala sentitu bainaiz: lehenengo hitz hori “frankismoa” da. Egia da denbora pasatzeak Aljeriako independentziako gerraren gaiari gaurkotasuna kendu diola, Txomin Peillenen liburua osatzen duten hamar ipuin horietan aipatzen diren kontu horiek guztiak gaur egungo (eta batez ere hego Euskal Herriko) irakurleari urrun geratzen zaizkiola. Baina gaurkotasun-galera eta hurbil ez egote horiek liburuak dituen beste ezaugarri batzuk nabarmentzeko balio dezakete. Kronika itxura lausotzen den neurrian literaturtasuna nabarmentzen da bertan. Narrazio horietan Peillenek bere esperientzian oinarritutako istorioak kontatzen ditu batzuetan berak zuzen ezagutu baitzituen, besteetan gertakariak hurbil ezagutu edo pairatu zituzten lekukoengandik jaso baitzituen. Ipuinetan halabeharrez frantses soldadu bihurtutako euskaldunaren ikuspuntua agertzen zaigu, baina bestaldetik “besteari” ere (hau da, Aljeriako biztanleari) uzten dio bere ikuspuntua azaltzen. Gertakari askotan krudelak zalu eta interesgarri kontatzen asmatu du idazleak narrazio hauetan, gerra batean krudelkeria, kontraesana eta gezurra nagusi direla agerian utziz.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak