kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Versus / Karlos Linazasoro / Elkar, 2013

Existentziaren metafora Javier Rojo / El Diario Vasco, 2013-08-09

Arrazoi praktikoengatik eman dezagun Karlos Linazasororen eskutik datorkigun Versus izenburuko liburu hau nobela bat dela. Liburuaren solapan liburu hau Linazasorok helduentzat idazten duen bigarren nobelatzat hartzen da, behintzat. Eta, jakina, liburuaren azpititulua ere hor dago: idazleak Naufrago baten nobela hitzekin definitzen baitu bertan egiten duena. Idazlan honetan naufrago bat dugu, Versus izenekoa, irla galdu batean hainbat eta hainbat urte daramatzana. Irla biñeta komikoetan agertzen den irla topikoa da, erdian palmera eta guzti duena. Eta Versusek itsasoak itzultzen dizkion gauzei esker bizirautea lortu du, mundua ordenatzen saiatzen den bitartean.Baina liburu honetan ez da naufrago horren bizitza bakarrik kontatzen. Liburua osatzeko idazleak 99 atal labur aurkezten ditu, eta bertan pentsakizunak, egoera absurdoak, bizitzari buruzko hausnarketak… aurki ditzakegu, Linazasororen literatura ezagutzen dutenek berehala identifikatuko dituzten osagaiak. Gogoratu behar dugu Linazasorok “literatureria” dei litekeen gaixotasuna duela, berak mundua batik bat literaturaren arabera ulertzen duela, mundua idatzita dagoen neurrian, alegia. Gauzak honela, idazlea idaztera behartuta dagoela dirudi, mundua desegingo ez bada. Liburuak aurkezten duen egoera horretan giza existentziaren metafora bat dago. Versus pertsonaiaren egoerak absurdoa dirudi: 50 metro koadroko irla topiko batean dago bizirauten, guztiz bakarrik, zentzurik gabeko hausnarketak eginez, denbora pasatzen den bitartean, handik aterako duen zerbait itxaroten duen bitartean. Eta puntu honetan, Godot gogoratu daiteke, liburuan bertan aipatzen da-eta, edota Julio Cortazar-en Los premios ere bai, idazlanak batzuetan Historias de Cronopios y Famas ekartzen baitu gogora. Istorio absurdo hau kontatzean, gizakien bizitza inguratzen duen absurdoa begi bistan jartzen digu idazleak, bizitzaren azken helburua heriotza delarik. Eta bitartean literatura daukagu, literaturak bizitza absurdo horrek zentzuren bat eduki lezakeelako irudikapena amesten laguntzen baitigu, munduan ordena bat balego bezala.

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak