kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Des egiten / Ione Gorostarzu / Elkar, 2012

Des egiten Adriano de Mata / hirinet.net, 2013-03-25

Poesia-liburu batekin gatozkizue oraingoan: des egiten, Ione Gorostartzu idazle gaztearen estreinako liburuarekin, hain zuzen ere. Lehenik eta behin, ezin esan liburua gai bakarrari buruzkoa denik, askotariko gaiak baitarabiltza idazleak, era naturalean erabili ere: emetasuna, emakume izatea, ametsak, bizitza eta heriotza, maitasuna, zoriontasuna, denboraren iragana, sexualitatea…

Liburu hau edonorentzat da egokia, bai poesiazale amorratuentzat, bai poesiarik irakurtzeko ohiturarik ez dutenentzat. Guk, bereziki, bigarren horiei gomendatzen diegu. Izan ere, ezin aproposagoa da olerkiaren eremuan lehen aldiz barneratzeko: poema laburrak, mezu zuzenak, baliabide bikainak… gozatzeari utzi gabe erraz ulertzeko modukoak denak.

Poemak, beren laburrean, indarrez beterik daude. Zuriuneek eta hutsuneek ere indar berezia dute, esanahiz gainezka datoz, barru-barruan sentiarazi egiten digute. Hori dela eta, zail izan behar du ozen irakurtzeak, baina arazorik ez dugu izango geure kabuz irakurtzen bagabiltza. Bestalde, gozatu egingo dugu bai sorrarazitako irudiekin, bai ustekabeko amaierekin, pentsarazten diguten horiekin, alegia. Ionek euskal sen ikaragarria agertzen du, eta hitz zein soinuekin jolasean dabilenean igartzen da; esaterako, poema honetan: “Bizitzaz idatzi. Idatziaz, bizi. / Bizitzeko idatzi. Idazteko bizi. / Bizitua idatzi. Idatzia, bizi. / Bizitzatik idatzi. Idaztetik bizi. / Bizi. Idatzi”. Edota beste honetan: “Batzuetan sobera dira hitzak ere / aski onomatopeiak / aski monosilaboak / unerik gozoenetan / Ez da behar elkar-hizketarik / aski elkar-maita / elkar-fereka / elkarrez gainezka”.

Nahi izanez gero, arin irakur daiteke liburua. Baina egokiena, gure ustez, poliki eta patxadaz irakurtzea da, ahalik eta gehien gozatuko badugu: irakurri, liburua itxi, hausnartu. Liburu onak behin eta berriz irakurtzea komeni omen da; poesiaz ari garelarik, aldiz, zer esanik ez: irakurraldi bakoitzean beste zentzu bat sumatuko baitugu, aurretik igarri ere ez dugun beste esanahi bat.

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak