kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Rasputin eta San Petersburgoko gauak / Joxemari Iturralde / Elkar, 2013

Iniziazioko nobela Mikel Asurmendi / Argia, 2013-06-30

Historiako istorio honek Miarritzeko La Négresse auzoan du abiapuntu. Bitxia egin zait tokia: Iturralde lehengusu Ramuntchorekin promenan doanean, bertako auzo errusiarra seinalatu dio honek. Neroni La Négresse Miarritzeko banlieue auzoa begitandu zait betidanik. Inpresio bat besterik ez da.

Tomas Mikelestorena erretoreak Esteban Urtunsaustegi eta Jeanne Munitxaren bitartez jaso zuen istorioa, eta osaba Martinek transmititu dio Joxemari Iturralderi. Esteban eta Jeanne, Iparraldeko euskaldunak, nobelako pertsonaiak dira biak ala biak. Protagonistak, berriz, Rasputin —Gregori Efimovitx—, Alexandra tsarina —Nikolas II. tsarraren andrea—, Alexis eta Yussupov printzeak, besteak beste.

Nobela historikoa izanagatik, fikzio nobela da neurri handienean. Erotikotik ere badu amiñi bat. Idazle tolosarrak Errusiako azken tsarraren azken egunak hala nola boltxebikeen iraultzaren hastapena kontatzen ditu —neurri bateko dokumentazio lana agerikoa da—, eta historia fikziora ekartzeko egin duen idazketa ere nabari da. Nobelaren erotikotasuna dena den, mugatua da oso.

Horratx beste inpresio bitxi bat: Rasputinen behin-behineko dohainak bere zakil zantarrari zor dizkio, bere mistikari baino. Tira, historiaren motorra botereak —diruak— eta sexuak atxikitzen dute martxan, mistikak ere bai prefosta. Hau gezurrezkoa da baina, edo lehen biak errealagoak behintzat.

Rasputin eta San Petersburgoko gauak iniziazioko nobelatzat jotzen dut neronek. Trabarik gabeko hizkuntza darabil tolosarrak, di-da batean hasi eta amaitzeko irakurketa.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak