kritiken hemeroteka

6.995 kritika

Azken kritikak

« | »

Motoa / Juan Kruz Igerabide / Alberdania, 2012

Motoan ibiltzen ikasi Saioa Ruiz Gonzalez / Argia, 2013-06-23

Laster batean irakurtzen diren ehun orrialdeetan biltzen da Juan Kruz Igerabideren azken eleberria. Motoa. Bertan kontatzen dena istorio sinplea da, misterio handirik gabea, eta ulertzen erraza. Hitz batean esateko; entretenigarria.

Hamabost urte beterik, Igorrek moto bat erosi du aitonak utzitako herentziarekin. Gazte berezia da Igor; ezin du, marrantarik gabe, hiru hitz baino gehiago segidan ahoskatu. Ausarta eta isila; eta lotsatia, erdi maingu zelako. Aita eta arrebarekin bizi da, amak beste gizon batekin alde egin zuelako, eta etxeko egoera ekonomikoa larri samarra da. Giro pertsonal hartatik kanpo, Igor bere lagun Tripazorrorekin ibiltzen da herrian barna, motoarekin gora eta behera, Irene tartean sartzen den arte. Orduan hasiko dira istorioari gatz apur bat gaineratzen dioten ezin pentsatuzko gertakari kateatuak.

Eleberria, nerabezaroko gai eta arazo “ohikoetan” oinarrituz eraikia da. Gazteen ahotan sexua eta drogak presente daude etengabe baina, era sotilago batean, pertsonaiek mantentzen dituzten elkarrizketen bitartez, azaleratuz joango dira gazteria kezkatzen duten beste hainbat motibo: talde baten partaide izatearen premia, aurrez pentsatu gabeko bulkadak, munduarekiko errebeldia eta, askotan horri loturik, politika arazoak.

Tematika aldetik gauza interesgarririk topatu ez dudan arren, bada bereziki nire atentzioa bereganatu duen elementu bat. Motoa. Zergatik izenburutzat aukeratu? Zein da haren garrantzia?

Eleberri hastapenetik amaierara ageri den konstantea da. Nik esango nuke elementu narratibo gisa erabilia dela. Igor moto gainean dagoen oro, bere haurtzaroko oroitzapenak flashback moduan txertatzen dira: aitonaren heriotza, amaren gaixotasuna, arrebarekiko erlazio katastrofikoa, institutuko pasadizo zenbait, etab. Gutxinaka, pertsonaien bizitzetako piezak bilduz goaz, ulertuz, eta ikusiko ditugu nola iragan horren zamarekin aurrera egiten saiatzen diren.

Motoa, bizitzan aurrera egite horren sinbolo gisa ulertu dut nik. Nerabezaroaren aurrera egiteko moduarena hain zuzen ere; zarataka, azkar eta, Igorren kasuan, galgarik eza: “Igorrek hori guztia oroitzen zuen bitartean, galgen klik ia sumaezina nabaritu zuen berriro hatzetan. Ondo berrikusi beharra zeukaten galga-sistema”.

Galga sistemaren soinua arriskuaren seinale da. Eszenaren errepikapena in crescendo somatuko dugu eleberrian zehar, bat datorrelako tramaren intentsitatearekin. Igorren esku dago azeleragailua sakatu ala ez: “oraingoan ez zion arretarik jarri galgak egin zuen klik nabarmenari”.

Kolpea hartuko al du, edo garaiz gelditzen jakingo du.

Azken kritikak

Biennale
Beatriz Chivite

Igor Estankona

Demokraziaren pribatizazioa
Jule Goikoetxea

Peru Iparragirre

Azala erre
Danele Sarriugarte

Javier Rojo

6012
Karlos Linazasoro

Aiora Sampedro

Filiala
Sergei Dovlatov

Joannes Jauregi

Zaldi mamarroa
Ekaitz Goienetxea

Iratxe Esparza

Bihotz handiegia
Eider Rodriguez

Hasier Rekondo

Pelegrinak
J.E. Urrutia Capeau

Javier Rojo

Zaldi beltzak zeruan
Txomin Peillen

Peru Iparragirre

Tiroa kontzertuaren erdian
Belen Gopegui

Aritz Galarraga

Zaldi mamarroa
Ekaitz Goienetxea

Javier Rojo

Zauri Bolodia
Oier Guillan

Aiora Sampedro

Azala erre
Danele Sarriugarte

Joannes Jauregi

Jainkoen zigorra
Alberto Ladron Arana

Iratxe Esparza

Artxiboa

Apirila 2018

Martxoa 2018

Otsaila 2018

Urtarrila 2018

Abendua 2017

Azaroa 2017

Urria 2017

Iraila 2017

Abuztua 2017

Uztaila 2017

Ekaina 2017

Maiatza 2017

Hedabideak