kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Alter ero / Bertol Arrieta / Susa, 2012

Alter ero Lurdes Imaz / Aizu!, 2013-06

Bertol Arrieta (Zarautz, 1975) idazle, argazkilari eta zinemagilearen bigarren ipuin bilduma argitaratu du Susak. Zortzi narraziok osatzen dute Alter ero, eta izenburuak susmarazten digun legez, “beste ni” batekin aurkitzen diren pertsonaien istorioak kontatzen dizkigu, gizonenak guztiak.

Julio Cortazarren semea dela konbentzitu nahi gaituen idazlea, doktore tesia aurkeztu behar duen egunean beste bizitza batekin amesten duen irakaslea, ipuin perfektua idatzi nahian obsesionatuta hiztegietako hitz guztiak irakurtzen dituen idazlea… Europako beste muturrera ere joan zaigu protagonista bila idazlea, Sobiet Batasunaren garaiko eskubaloi selekzioaren kontakizuna baita Ordezko atezainaren balada. Horrelakoak dira Arrietaren ipuinen protagonistak. Euren barnean murgilduz, momentu barregarriak, absurdoak eta tristeak biziko ditugu.

Hasieratik erakartzen dute Arrietaren ipuinek, eta ia guztiek lortzen dute bukatu arte irakurtzen jarraitzeko grina. Hasierako hirurak dira, agian, erakargarrienak eta, erdialdean indarra galtzen duela uste dudan arren, Bye azkenarekin borobiltzen du liburua, espero ez dugun egoera batek emango baitio amaiera protagonistaren ezinegonari.

Zinemagintzaren ezagutza nabaria da Arrietaren ipuinetan, oso estilo bisuala erabiltzen duelako, baita erritmo bizia ere, eta pertsonaia xume, baina interesgarriak, eraikitzen asmatu duelako.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak