kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Elkartasun basatia / Oier Guillan / Susa, 2013

Aldarrikapen poetikoak Javier Rojo / El Diario Vasco, 2013-05-24

Euskal poesia poeta erromantikoz beterik dago. Batzuek era kontzientean eta beldurrik gabe planteatzen dute beren literatur erroak erromantizismoan daudela. Baina beste batzuek, beren burua poeta erromantiko gisa aurkeztea lotsagarria izango balitz bezala-edo, izugarrizko ahaleginak egiten dituzte jatorri horiek ezkutatu nahian. Eta neurri batean lortzen dute, forman behintzat, poesia erromantikoa definitzen duten azaleko osagaiak baztertzen baitituzte, gaurko garai ironikoekiko sintonia handiagoan dagoen hizkera poetikoa erabiliz. Baina pixka bat arakatuz gero, forman halako aldaketak daudela nabarmentzen bada ere, ezin esan daiteke gauza bera gertatzen dela poetek erakusten duten jarrerarekin, nahi gabe ere jarrera erromantikoa azalduko baita mo.menturen batean. Eta nire ustez, ezin izan daiteke beste era batez, aldez edo moldez pertsona batek poesia idatziko duela erabakitzen duenean jarrera erromantikoren bat erakutsi behar baitu, diletantea edo zinikoa izan ezean. Hau guztia etorri zait burura Oier Guillanen Elkartasun basatia irakurtzerakoan.

Euskal poesian hainbatetan ikusi dugun poesia moldea erabiltzen du idazleak: poema narratiboak eta surrealismoa gogora ekartzen duten irudien pilaketak, errealitate bortitza eta neurri batean marjinala planteatzen dutenak. Poetak, azken finean, munduarekiko desegokitasuna erakusten duelarik, erromantikoaren presentzia nabarmentzen digu. Egia da pertsona batek munduarekiko desegokitasun hori sentituko ez balu ziur aski ez litzatekeela poeta izango, eta, alde horretatik begiratuta, alferrikako borroka da erromantizismotik aldentzea, erromantizismo hori `zikina’ bada ere.

Poema interesgarriak eta topiko xamarrak iruditu zaizkidanak tartekatzen dira liburu honetan, behin baino gehiagotan aldarrikapena dirudien poesia baten bidez.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak