kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Hamaseigarrenean, aidanez / Anjel Lertxundi / Erein, 1983

Hamaseigarrenean, aidanez Asier Sarasua / Eibartik, 2013-01-02

Dagoeneko 30 urte bete ditu euskal literaturako “klasiko” bihurtu den eleberriak. Andu Lertxundiren lanik onentsuena, 80. hamarkadako eleberri aipagarrienen artean sar daitekeena. Gaur egun ere, guztiz gomendagarria.

Beti irakurtzekotan (Institutuan ez zitzaidan egokitu), eta azkenean heldu zait ordua. Esan bezala, 80. hamarkadako libururik aipagarrienetakoa dugu Anjel lertxundiren hau, Lertxundiren lan oparoaren artean ez ezik, euskal literaturaren historian ere lekutxoa duena. Oriotarraren lehenengo eleberria (edo), ipuinak nagusi izan omen ziren hamarkadan argitaratua (Narrazioak, Dudular, Obabakoak, Azukrea belazeetan…).

Eleberri laburra, argumentu xinple samarra duena, baina oso ondo egituratuta eta kontatuta dagoena. Ahots eta narratzaile ugari, egituraketa eta teknika narratiboa bikain erabiliak…

Goiz euritsu batean, Martzelinak presagioa dauka: “senarra gaur hilko zait”. Hortik abiatuta, Martzelinaren istorioa kontatuko zaigu. 30 urte lehenago herrira iritsia, ezer gabe, herritarrek harrera hotz samarra (leun esatearren) eman zioten. Txutxumutxuak nagusi (irakurleari ez zaio garbi geratuko benetan zer eta zergatik), herriko gehienek ateak itxi zizkioten. Gizona aukeratzeko orduan ere ez zuen egokiena aukeratu, Domingo, zurrutero jokozalea. Ondoren ere ez zaizkio gauzak asko hobetuko: haurra galduko du, amaginarreba hil egingo da,… Martzelinaren drama pertsonalaren eskutik herriko giroa eta garaiko bizimodua ezagutuko ditugu (garai bateko euskal herri txiki bateko giro itxia), eta jokoaren zama azpimarratuko (“jokoa ez da errenta”).

Kontalari nagusia idazlea da. Domingo protagonistaren senide bat, gertatutakoaren kronika modukoa egin nahi duena. Horretarako lekukoei emango die hitza, ahots eta ikuspegi kaleidoskopikoa iradokiz. Orain lehenengo pertsonan, orain hirugarrenean; orain idazlearen hitzetan, orain lekukoenean zuzenean. Hasieran lekukoak bakarrik agertuko zaizkigu, bakoitza bere bertsioa emanez; gero, narratzailea nagusitzen joango da.

Gabriel García Márquezen Crónica de una muerte anunciada gogoratzen digu hasieratik. Lehenengo parrafotik dakigu Domingo hil egingo dela, eta gertakizunen kronika modukoa emango zaigu. Ikuspegi ezberdinetatik, egia borobilik ez dagoelako; ez oso modu harilkatuan, gehiago adabakiz jositako errelatoa eginez. Baina azkenean collage horrek margolan osoa erakutsiko digu, eszena osoa irudikatuko (nahiz eta hari asko irakurlearen esku ere uzten dituen idazleak).

Artelan gogor bezain ederra.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak