kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Bitan esan beharra / Rikardo Arregi Diaz de Heredia / Alberdania, 2012

Bitan esan beharra Luistxo Fernandez / Ingelesen hilerria, 2013-04-20

Espainiako Literatur Kritikarien Elkartearen poesia alorreko saria irabazi berri du Rikardo Arregi Diaz de Herediak Bitan esan beharra poema liburuarekin (Alberdania). Irakurri dut eta gustatu zait. Zisne beharrean, beltxarga erabiltzea tokatzen zitzaion arren. Asko gustatu zait Rikardo Arregi Diaz de Herediaren poesia liburua, Bitan esan beharra.

Hiztegirik begiratu behar barik irakurri daitekeen poesia da Arregirena, eta lehenbizikoan ulertzen dena. Hiru parte ditu liburuak, poema “paisajistiko” batzuk hasteko (definizio baldarra nirea da, barkatu), gero maitasunari buruzko sorta bat, eta amaieran, heriotza gaitzat dutenak. Azkenengo atala ez zait gehiegi gustatu, besteak gehiago.

Une batean dio Arregik “poeta erromantikoa banintz…”. Oker dagoela uste dut, poeta erromantiko bat dela, berba hori normalean ulertzen dugun modurik arruntenean, beste interpretaziorik gabe, poema hauek ere zuzen-zuzenean ulertu daitezkeen modu berean. Igual pentsatuko du poetak beren poesiaren fisikotasun homosexualak erromantizismoa apurtzen duela? Niri ere zait iruditzen. Ironia handiko erromantizismoa, umore puntu batekin dotoretua, oso lurtarra gainera. Adibidez: “All Blacks taldekoen praka motz beltzak / soilik izan daitezke egokiak / zure hankak estali / eta ez estaltzeko / beste guztia iraina da, moda, / izterrak zikinduko lituzkeen / mozorro zantar ohore gabea”.

Ironiarekin bere buruari ere sarri egiten dizkio burla txikiak poetak. Zisneak aipatzen dituen poema baten amaiera bertso solte eta aparteko bat da: (Zisne ala beltxarga, nola esan).

Barre egin dut, oso euskalduna iruditu zait. Gogoratu naiz Alejo Carpentierren El Siglo de las Luces nobelarekin. Karibearen historia, Frantziako Iraultzaren garaian. Halako batean, kriollo frantses batek diotso kriollo espainol bati, poesiarako frantsesa gaztelania baino askoz egokiagoa dela, barkaezina baita cygne bezalako hegazti eder bati ciñe deitzea poema batean.

Uste dut ortografia badela idazkeraren osagarri estetiko bat, eta horregatik, nik ere beltxarga nahiago, frantses hark bezala, ortografia hobea duelako.

Gomendatzen dut Bitan esan beharra liburua. Rikardo Arregi Diaz de Heredia duela gutxi hasi da Twitterren. Gehiago egin beharko luke bertatik baina tira, animatuko da igual. Intelektual eta poeta handi bat da (1.93 garai), jarraituiozue.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak