« Kristalezko begi bat | Odisea poloniarra »
Kristalezko begi bat / Miren Agur Meabe / Susa, 2013
Intimitatea agerian Javier Rojo / El Diario Vasco, 2013-03-29
Miren Agur Meaberen liburu honen aurrean aurkituko den edozein irakurleri liburuaren izaeraz dudak sortuko zaizkiola iruditzen zait. Izan ere, liburuaren kontrazalean nobelatzat definitzen dute liburua, baina irakurleari berehala irudituko zaio hitzen jabea den ahots hori ez dagokiola fikziozko izakiren bati, idazleari berari baizik. Eta idazleak, berak sortutako zehazgabetasun hori ondo baino hobeto erabili du egiazkotasunaren irudia eskaintzeko.
Alde batetik, Kristalezko begi bat izenburuko liburu hau osagai autobiografikoz beterik dago. Protagonista-narratzailea eta idazlea oso antzekoak dira, eta protagonista-narratzaile horren biografia osatzen duten alderdietan idazlearen beraren islak identifika ditzakegu. Bestalde, atal laburrez osaturik dago nobela, eta honek ia-ia eguneroko pertsonalaren itxura ematen dio testuari. Eguneroko horretan kontatzen zaigu nola pertsonaia Landetara doan han denboraldi bat pasatzera liburu bat idazteko asmoz, hain zuzen guk irakurriko dugun liburua idazteko asmoz. Testuan, beraz, biltzen dira idazteko prozesua eta horren emaitza, idazketaren kontaera eta kontaketa bera.
Honelako liburu batean espero den moduan, hausnarketa nagusi da, pentsamendua. Kontatzen zaigun ia guztia pertsonaia-narratzaile-idazle den izaki horren kontzientziaren galbahetik iragazita heltzen zaigu, Landetan dagoen bitartean, gertatu, gauza gutxi gertatzen baitzaizkio hausnarketa horiek alde batera utzita. Pertsonaiaren kontzientzia hori biluzturik agertzen zaigu, eta intimitateak kontatzeari uko egiten ez diolarik sekretupean geratu beharko zen eskualde batean sartzen garelako inpresioa uzten du. Baina egiatia esan nahi badu ere, subjektua objektu bihurtzen delarik, idazlea kontalaria izateaz gain kontatzeko materia ere delarik, objektu hori antzaldatuta agertzen zaigu, ibilbidearen amaieran pertsonaia, fikziozkoa nolabait, bihurtuta.
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Asier Urkiza
Barbaro iraun
Louisa Yousfi
Amaia Alvarez Uria
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Aiora Sampedro
Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson
Irati Majuelo
Itzulerak
Miren Agur Meabe
Aiora Sampedro
...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo
Jon Jimenez
Carvalho Euskadin
Jon Alonso
Asier Urkiza
Hitzak palmondo
Silvia Federici
Nagore Fernandez
Altxa, hildakoak
Fred Vargas
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels
Aritz Galarraga
Maitasun kapitala
Karmele Jaio
Mikel Asurmendi
Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro
Paloma Rodriguez-Miñambres
Jausiz
Alain Mendizabal Diaz
Maddi Galdos Areta
Hiriak eta urteak
Xabier Montoia
Irati Majuelo