kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Uraren aroak / Joan Aldamizetxebarria / Beta, 2013

Esperientzia eta izarrak Igor Estankona / Argia, 2013-03-31

Denbora igarotzen ez denean (2002) eta Bihotzaren lautadak (2004) poemarioen ostean, Ediciones Betarekin hirugarrena du Tarragonan jaiotako gernikarrak Uraren aroak. Beretzat ez ezik ingurukoentzat eta entzun gura duten guztientzat idazten duten asko legez autoediziora emana, handinahi barik diosku, eskertzetan, zergatik ekin dion berriro poesiaren bide malkartsu, ederrari: “Seguruenik liburu hau sortzen hartu dudan plazerrik handiena lerro hauek idaztea da, azken urte gorri hauetan beraien laguntza, babesa eta arretak eskaini dizkidatenei eskerrak publikoki emateko”.

Liburua berpizte batekin hasten da, edo lozorroarekin: “Atzean utzi dut Orion ikusten ez deneko aroa”. Beraz, neguko nebulosa ikusten ez deneko aroa utzi badu atzean, Aldamizetxebarriari negua hasi zaio. Edo uda australa. Izan ere, bidaia liburu bat da Uraren aroak hau, itzuleran kontatutako istorioa, nostalgia bihurtutako zirkulu baten ixtea.

Denborarik eza, bidaiari baten ikuspegi zabala, eta naturarekin eta sentimenduekin nahasten den batasunaren filosofia bat ageri da hemen, eite sano klasikokoa:“Atzaparkada izoztuek / aurpegia zurbildu digute / (…) / Badator. / Txorien logurarekin batera. / Doluz jantziko dira kaleak. / Dolua izango da gure bihotzetan”. Hustasunean oinarritzen den ikuspegi zabal horrekin idatzia da Uraren aroak eta, zentzu horretan, egia da Aldamizetxebarriaren arnasa luzeko poemak (Atzo iluntzean, Bidea egiten, Bat-batean) badutela sakontasun bat atsegina eta pausatua. Ezkorra ere bai, baikorra beste. Kontrajarrita ageri dira, finean, disimulatzen ezinezkoa den bitalismoa eta pentsamendu landua, narratibarantz egiten diona, poesiaren arrastotik ateraraziz.

Sentimenduz idazten duela bistan da. Idazle ondratua iruditu zait: “Bat-batean desagertzen den min setatiaren antzera / horrela abandonatuko nau bakardadeak / zuk baino beranduago, zuk baino arinago”. Dena dela, azken lerro horretan legez, galdu egiten da pasarte askotan dominatu ezinik hizkuntza, eta lehen aipatu dugun poesiaren bideetatik aparte arroztua. Onartu behar dut deseroso sentitu naizela maiz, artifiziozkoak begitandu zaizkidala joko asko. Uste dut idazleak barruan gordetzen duen pultsua ez dela guztiz azaleratzen, maitasun idealizatuaren abusu bat dagoela, eta poema laburren esanahirik, adierazpenik eza, pisuegia egin zait.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak