kritiken hemeroteka

8.301 kritika

« | »

Ipuin irlandarrak / zenbait egile (Karlos del Olmo) / Hiria, 2012

Irlandako ipuinak Javier Rojo / El Diario Vasco, 2013-03-08

Karlos del Olmok aurkezten duen liburu honek izenburu bat baino gehiago ditu. Alde batetik, azalean Ipuin irlandarrak irakur dezakegu, izenburu deskriptiboa, liburuaren barruan aurkituko duguna nolabait aurkezten diguna. Kontrazalean, ordea, Patuaren Uhartea deitzen dela adierazten da, eta liburu barruan bi izenburu hauek loturik ikusiko ditugu, Innis Fodhla izenareldn eta Eireko amamak kontatzen zizkigun ipuinak azpititulurekin batera. Izan ere, honelako informazioa kontuan hartuta, irakurleak ideia egin dezake liburuaren barruan zer ikusiko duen, bertan laburbilduta agertzen baita liburuaren edukia. Alde batetik Irlandako ipuin tradizionalak kontatzen zaizkigu bertan. Ipuinak, beraz, ez dira originalak, eta idazleak argi utzi du hori lehen momentutik hitzaurrean: Fairy and Folk Tales of the Irish Paseantry izenburuko liburuan, W.B. Yeats-ek argitara emandako liburuan, oinarritu da ipuinen argumentuak jasotzeko. Baina Del Olmoren liburuan ematen den informazioaren arabera Yeats ere ez zen originaltasunaren bila joan liburu hori argitaratzean, liburu horretan agertzen diren ipuin asko beste idazle batzuen eskuetatik baitzetozen.

Gauzak honela, Karlos del Olmok egin duen lana izan da Yeats-en bildumatik ipuin tradizional batzuk hartu, testuinguru batean kokatu eta ikuspuntu berezi batetik kontatzea. Eta horretarako narrazio enmarkatuaren teknika erabili du, Mila gau eta bat gehiago ospetsuan bezala.

Del Olmo, bestalde, oso trebea da ipuinak berridazterakoan ahozko kontaketaren itxura emateko. Ipuin hauetan Irlanda mitiko bat agertzen zaigu, lurralde hark Innis Fodhla izena zuenekoa, non izaki mitikoak pertsona arruntekin batera agertzen diren, hauen bizitzak nahasten edo errazten. Eta irlandarrei dagozkien topikoak derrigorrezkoak direnez, zurruta eta liskarra dira nagusi. Haurren neurriko istorioak kontatzen dira bertan, liburuaren formatua irakurle helduentzako egokiagoa izan arren.

Azken kritikak

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak