kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Harri hautsiak / Gabriel Korta / Egilearen edizioa, 2002

Gabriel Kortaren Harri hautsiak José Luis Padrón / Bilbao, 2002-07

Gabriel Kortak bezala, bizitza gorrotatuz dena galtzen dela konturatu eta aurkikuntza horren berri ematen digunak; Gabriel Kortak bezala “Udazkenean abestu behar genuena, udaberrian abestuz” edota “Malenkonia, luxua iruditzen zait” idazteko gai den poetak, aldatu egiten gaitu, pixkanaka, halabeharrez, aldatu egiten du gizakia, eta ondorioz, mundua bera da aldatu egiten duena.

Ongi daki Gabriel Kortak, ez duela neurririk gizakiaren bihotz ustelaren itzalak. Gizartearen bihotzean hartzen du etxebizitza, mendeko altzarian pipiak bezala, bizitzaren bazter txikiena ere gaixotzen du, giza begirada zorabiatu, gezurtatu munduari begiratzeko gaitasuna eta harengan parte hartzeko ahalmena.

Horregatik da Gabriel Kortaren edozein bertso lerro, maitasun, gizatasun eta askatasun istorio sakona. Bere hitz zaurituak, negarraren begirada gordetzen du (euskal poetak ere negar egiten baitu), bihotz onaren indarra zatarkeriaren eta krudeltasunaren aurrez aurre.

Ongi daki Gabriel Kortak, ez dagoela maitasunaren esku gizakiaren kalterako den oro sendatzeko ahalbiderik, ez dago Gabriel irribarre ergelaz jota, baina ongi baino hobeto daki ere, bai, bizi minak eta etsipenak gugan zabaltzen dituzten amildegiak bete ditzakeela maitasun horrek. Giza historiaren handitasuna, ankerkeriaren kontra egiteko bere gaitasunean datza.

Poetaren hirugarrena

Gabriel Korta, 1951.eko otsailaren 23an jaio zen Donostian, eta Errenterian bizi izan da beti. Hirugarrena du Harria hautsiak poema liburua. Isiletik (LUR, Ustela saila, 1980) eta Okaranak (Susa, 1987) dira beste liburuak. Denbora luze isilik eman ondoren, bide berri bati hasiera ematera dator, beraz, Harri hautsiak lanak. Orain, Arestiren modura, harria da poetarentzat herria eta gizakia bezala. Baina poetak, Gabriel Kortak, maitasunaren indarrez hausten du harria, herria eta gizakia askatzeko, menperatzen dituen espazio eta denbora itogarriak apurtzeko.

Harria beti izan den tokian eta etxea izan dugun harrian, Gabriel Kortak, bizigune berria asmatzen du, bidean abian jartzeko, bizirik dagoela irudikatzeko, barnean, beste herri bat eta beste gizaki bat daudela imajinatzeko. Harria hausten du Gabriel Kortak azkenik, herri berriaren barren-barrenean bizitzeko. Poetak, Harria hausten du, berria den gizakiaren sakon-sakonean izateko.

Mugiezinik zirudien harriak, mugimendua hartzen du, flexibilitatea, eta hazi eta handitu ere egiten da unibertso txikietan, existentziaren txikitasunean. Harria hautsi da eta ateak eta leihoak eta teilatua bera zabaldu dira, eta haiekin poetaren sentitzeko ahalmen guztiak. Minaren aurrez aurre jartzen du orduan Gabriel Kortak maitasuna, bide eta borroka bezala, eta maitasunaren iturri erdigunea, gizakia.

Autoedizioaz gain, Gabriel Kortak berak egindako marrazkiak eta kanta bi ere hartu dituen Harri hautsiak liburuak, ama sabeleraino buelta bezala da, bene-benetan eta egiaz sentitzeko giza-herriaren, giza-herri guztien barren-barrenean dela izatea. Jaio, bizirik irauteko. Beti.

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak