kritiken hemeroteka

8.301 kritika

« | »

Sinplistak / Hedoi Etxarte / Susa, 2012

Surrealismo sozialista Javier Rojo / El Diario Vasco, 2013-03-01

Ez dakit, baina iruditzen zait poesia irakurtzeko asmoz ohiko planteamendu poetikoetatik Sinplistak deitzen den poema liburu honetara hurbiltzen dena ez ote den zalantzatan geratuko, zeren Hodei Etxartek ohiko planteamendu horietatik urruntzeko asmo nabarmena erakusten baitu. Beste kontu bat da helburu horretan asmatu duen ala kale egin.

Hasierako poemek surrealismoan dute oinarria. Mundu kaotiko eta zakarra islatu nahirik, liburuaren hasierako poemak irudi erasokorrez beterik daude. Argi dago idazleak irakurlea deseroso senti dadin nahi duela, eta hori lortzeko probokatzailearen papera egokia zaio. Baina honelako surrealismo zakarra adierazten duten poemen ondoren, beste poema batzuk agertzen dira, errealitateak erakusten duen egoera bortitz horren aurreko erantzunak izango balira bezala aurkeztuak. Beste poema hauetan surrealismo hori guztiz desagertzen ez bada ere, askoz narratiboagoak dira, ia-ia istorioak kontatzen dituzte-eta. Poema hauetan era kontziente eta esplizituan azaldutako ideologia nabarmentzen baita, poemaren eta panfletoaren arteko muga hautsiz. Eta jakina, ideologia hain nabarmen adierazten duten poema hauetan mundu ikuskera bat erakusten du idazleak, horretarako, mundu ikuskera hori erakusteko, errealitatea bera egokitu behar badu ere.

Eta hauxe da honelako literatura hiper-ideologizatuaren arazo nabarmenetako bat, ideologiak berak zehazten baitu zer den errealitatea. Zeren, kazetaritzaz esaten zena egokituz, ez da utzi behar errealitateak eskema ideologiko bikaina honda dezan. Beraz, poema liburu honetan surrealismotik panfletora doan ibilbide poetikoa ikus dezakegu, mundua oso sinplea dela pentsatzen dutenen kontzientzia erosoak astintzetik mundua eskema ideologiko batean sar daitekeela aldarrikatzen duen panfletora.

Eta ibilbide horren bi muturrak lotuz, Hodei Etxartek surrealismo sozialistarekin egin du topo.

Azken kritikak

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak