kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Sacamantecas nuen aita / Aitor Arana / Txalaparta, 2012

Sacamantecas nuen aita Lurdes Imaz / Aizu!, 2013-02

XIX. mendean Gasteiz inguruak izutu zituen Juan Díaz de Garaio Sacamantecas pertsonaia hartu du Aitor Aranak (Legazpi, 1963) bere azken eleberrian. Sei emakume bortxatu eta erail zituen arabarrak 1870 eta 1879 bitartean, eta garrotez hil zuten 1881ean. Munstroa gizatiartzeko asmoz edo, Adela alabaren ikuspuntua aukeratu du idazleak Sacamantecasen istorioa berreraikitzeko. Santa Klara komentuan moja, aitari buruzko egunkari txatalak errekuperatuko ditu, eta haietatik abiatuta Díaz de Garaioren istorioa kontatu nahiko du, bere galbahetik pasatuta.

Lanetik etxerakoan, Gasteiz inguruko errepideetan harrapatzen zituen emakumeak bortxatzen eta erailtzen saiatzen zen Díaz de Garaio, baita lortu ere sei aldiz. Zahartuz zihoala, gero eta zailagoa egiten zitzaion basatikeriak egitea, eta horri esker harrapatu zuten. Pasarte horiek eta alabaren kontaketak biltzen ditu nobelak 16 kapitulutan zehar.

Euskal Herriko hiltzailerik famatuenaren ibilerak ezagutzeko aukera ematen digu Aranak, baita garai haietako ohiturak ere: debekatuta zegoen makila-jokoa, “bideetako mari” izena zuten prostituten bizimodua, eta abar. Lan historiko interesgarria egin du idazleak pertsonaia horri buruzko dokumentazio bildu eta irakurleen esku ipintzeko.

Hala ere, nahiko planoa da nobela, erritmoa falta zaio eta bortxaketen kontaketak aspergarriak ere bihurtzen dira, ankerkeria horien narrazioak inoiz horrela deskribatu badaitezke, behintzat. Bestalde, alabaren ikuspuntua ez da batere argi geratzen, eta ez dio askorik eransten kontaketari; sobera dagoela esan daiteke.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak