kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Jet lag / Maite Toledo / Beta, 2012

Beti nire ero(oroi)menean Ainara Maia / Gara, 2013-02-10

Maite Toledoren olerki-liburu honetan klikatuz poesiaz blaitu naiz, baita prosaz ere, presaka irakurri dudan liburu hau. Bere barneko munduko aleak hitzetan adierazi dizkit, barnekoak eta benetakoak, min hagitz diferenteak, Orhiko txoriñoak Orhirat, olerkariak harat bidaiatzen du hegan, guardasola zabaltzen du zaparrada ekidin nahian, utopiak irudikatu nahian, mendi zuriak ageri dira, ezpainak irrietan.

Maiteren poeta HURA da, baina ez da; batzuetan izango da, eta besteetan, berriz, irudika dezaketen norbait. Nik irakurri ahala ezagutu dut, irudikatu dut poeta. Nire atzamarrez ukitu ditut orriak eta letrak, eta bere larruazala sutzen sentitu dut, bero. Poetak maiteari deitzen dio, eta bihotza hautsi zaigu bidean.

Lerro berean katramilatzen zaizkio prosa eta poesia, eta hotz ere sentitu dut zenbaitetan poeta bere poema-liburu honetan. Bere baitan egon nahi duelako etorri da bihotz bakartien klubera, poesiara, ni ere nagoen tokira eta plazer bat izan da Maite ezagutzea. Ez da izan jet lag berborrea edo berba erre hutsa, baizik eta bizi-hitza.

Entzun egin dinat, Maite, hire jet lag poetikoa, noka. Haizea txistuka zabilen frankotiratzaileek tirokatutako bihotz zulatu honetan. Olerkariaren gorputza fatxada bat da, eta bihotzak tiriki-tauki egiten dio. Tristurarekin ere topatu naiz orriotan, baita amorruak ere hormak zulatzen, eta garden baten barruan Antilletan oporretan zeuden mamuak ikusi ditut. Mamuak bidaiatzen. Noranahiko jendartean sentitzen nau gertuan, baina urrun, urrunegi.

Ilargira joan nahi du olerkariak, lurrak puzzle erraldoia dirudi hegazkineko leihotik. Ilargira joan nahi du, eta nigana etorri da 2013ko ilbeltzean hegan iazko udaberritik. Negu honetan lurrartu du nigan bortxaz, eta milaka zatitan apurtua, puskak biltzen aritu naiz neure bihotzean.

Maitek dioen bezala, bizitzea poesia da, eta poesia bidaia. Hegan, oinez nahiz igerian dator maitearengana, doa maitearengana. Bizitzeak eta bidaiatzeak bi-biek dituzte iragana, oraina eta geroa. Bizitzeak hausturak eragiten dituen bezala, erritmo berrietara egokiarazten gaitu. Bortxaz eta halabeharrez beti, eta horrek dituen ondorioez ohartarazten gaitu Maitek poema-liburuan, nahi gabe idatzitako olerki laburrotan. Bidaiatzeak ere jet lag-a sortzen digu, gure gorputz-arima ondoezik ibiltzen baita, helmuga berriko erritmora moldatu arte.

Bizitzea eta bidaiatzea bat diren bezala, irakurtzea ere bidaiatzeko eta bizitzeko modua denez, irakurri dut Maite Toledoren bidaia-liburua poesiaren erritmora egokituz neure burua.

Ate joka, nonbait, algarak.

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak