kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Zure bila itsasoa bidaliko dut / José Luis Padrón / Bermingham, 2002

Metaforaduna Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2002-07-21

Euskal poesiak, uste dut, une gozo horietako bat bizi duela, hamar urtean behin gertatzen den une gozo, atsegin eta sormen handikoa hain zuzen. Poeta gazte asko iritsi da poesiara, ondo armaturik gainera (ez dezala inork armarena zuzeneko zentzuan har, metafora baita, alegia batetik besterainoko garraioa), poesiaren tresnaz eta baliabidez ondo zamaturik era berean, poesiari buruzko ezagutza handi eta oparoz, baiki. José Luis Padrón poeta horietako bat da. Gaztea da, baina ez du lotsarik (ez gazte izateaz, ez poeta izateaz ere); gaztea da, baina zaharren galderak egiten hasia da aspaldidanik. Duela gutxi filosofo adineko batek aitortu zidan gaztetasunetik zahartzarora dagoen aldea erantzunak ematetik galderak egitera dagoen hura eta bera zela. Gaztea, izan ere, erantzun eske ibiltzen da, zaharra, galdera bila. José Luisek, liburu honetan, itsasoa bidali digu gure bila, alegia poesia bidali digu gure artera, gizartera; poesia barnetik sortua, poesia antzinako eta hala ere gaurkoa, poesia betikoa, José Luisen poemen oinarrian dagoena metafora baita, iruditik hitzera garraio doana. Metaforak ematen dio arnasa poema liburuari, metafora da poemek beren burua azaltzeko aurkitu duten soineko jostalaria. Metaforaz metafora poesiak bere bidea egiten du, bide zail eta nekea, bide mindua. José Luis, bere eta besteen minaren bozeramale bihurturik, minaren ordezkari kasik eginik, mina dakar poemotara, nola gerlariek gudu anker eta izugarrietatik odola dakarten ezpatetan eta lainoa bihotzetan. Horregatik, diot, poemen ebakiera hori, lerroz lerrokoa, esaldi bakoitzean dena amaituko balitz bezala, esaldi bakoitzean dena esatea posible balitz bezala.

Baina minaren ifrentzua poza da, eta nahikoa zaio poetari metafora hegan jartzea, urretxindorraren modura hego txikika bada ere, lehen mina zegoen tokian orain poza azaltzeko. Metafora zerua baita, eta han irudiak antzaldatu egiten dira; batzuk hitz, eta besteak hodei bihurturik.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak