kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Mussche / Kirmen Uribe / Susa, 2012

Kurloiaganako ene pertzepzioa Mikel Asurmendi / Berria, 2013-01-13

Robert Mussche eta Herman Thiery idazleak —bigarrena, Johan Daisne izen literarioz ezagutua— dira Mussche nobelaren protagonista nagusiak. Musscheren emazte Vic Opdebeeck-ek ere leku garrantzitsua dauka. Egileak Flandria eta Euskal Herria lotzen ditu nobelan. Bikotearen Carmen alabak eta 1936ko gerrako haur Karmentxu Cundin euskal herritarrak sendotzen dute lotura. Espainiako Gerraren eta II. Mundu Gerraren artean gertatzen da: erresistentzia/borroka, literatura, jakintza, maitasuna, kultura… dira osagaiak.

Kirmen Uriberen bigarren honen eta lehen (Bilbao-New York-Bilbao) nobelaren leitmotivak antzekoak dira. Hau da, Euskal Herria munduratzea. Historiako istorioak kontatzea jolas metaliterarioen bitartez, besteak beste, eta literaturaren bestelako baliabideak erabiliz. Lehen nobelan bezala, historiaren bitarteko istorioen kontakizunetan inplikatzen du bere burua egileak. Aldion, lehen pertsonan agertu ordez, hirugarrenean ari delarik. Zentzu horretan, Kirmen Uriberen nobelagintza ?”kronika?” da ?”literatura?” baino. Narrazioaren tonua literarioa baino gehiago, egunkariaren taxukoa egiten zait. Hots, nobela egunkariera-z idatzita dago. Destainarik gabe, diot. Pertzepzioak pertzepzio, nork bereak.

Kultura hizpide: literaturaren funtsa hizpide, kultura hitzaren definizioa zehaztu gura nuke. Nago garai postmodernoan ez ote diren sarritan nahasten kultura eta jakintza terminoak. Eta eleberrigile honek ere ez ote duen halaxe egiten. Berbarako, honela dio kontalariak (34-35 or.), beraz, Kirmen Uribek: “Herman-en familiak bazuen posizio bat hirian. Manera burgesak zituzten. Maite zuten kultura”. Ez al da kultura berez, jendartean egotearen posizioa bera? Burgesa izatea berez da kultura, aberatsa edo pobrea izatea den lez. Analfabetoak ere kultura badauka. Berea. Aborigena edota ijitoa kulturak dira berez. Gure aitona-amonek guk baino kultura sendoagoa ote zuten nago. Besterik da egun “informatuagoak” edo “ikasiagoak” izatea. Eta hori ere dudan jartzen dut.

Maitasuna hizpide: I. eta II. Mundu gerren osteko (Espainiakoa tarteko) seme-alaben ilobak —hainbat idazle eta hauen irakurleen parte handia barne— nerabezaro intelektualean eta literarioan bizi ote diren nago. Gerra handiak jasan zituztenen ilobentzat maitasuna eta bakea gauzatzea agindua da. Maitasuna egitea eta partekatzea mandatua da egun. Maitasunak ez du ziorik, ordea, eta berau deskribatzeko agindu eta agiantza soilak baino zerbait gehiago behar du idazleak.

Mussche-ko mundua deskribatzen duen literatura borroken eta erresistentzien literatura da. Maitasunaz eta bakeaz kamuts dagoen kultur ments baten jendartearen esposizioa. Maitasuna behar, bakea behar, eta horiek ezin erdietsiz bixi den jendarte baten esposizioa. Artean, nonbait, horiek helezinak direla jabetu gabe. Tira, nor bere pertzepzioak bixi du. Eta halaxe literatura bizi ere. Afronturik barik diot.

Literatura hizpide: hots, mundua narratzeko arteaz, xehekiago. Nire inpresioa da Kirmen Uribek literatura egitean zerbait erakutsi nahi digula. Literato izate eta behar horretan, irakasle agertzen da tarteka. Zentzu horretan, errespetu guztiarekin diot, nerabeentzat idazten duelakoan nago. Artean, literatura nerabea egiten duelakoan nago. Kontziente egiten duela pentsu dut. Kontakizunean, tarteka, olgetan-benetan (kronika nobelatuan), lokuzioak eta perla bitxi lakoak —kurloi, aixubeta, ainube, erpai, txil egin…— sarrarazten ditu tantoka. Ene pertzepzioa da. Literaturaren kronista honena. Ez onenarena ere, horratik.

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak