kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Hatza mapa gainean / Pello Lizarralde / Pamiela, 1988

Sasi eta asuin Aritz Galarraga / Argia, 2013-01-13

Joan berri den urte zaharreko liburu onenen artean jarriko nuke, ezbairik gabe, Pello Lizarralderen azkena, Orbanak. Soil-sotila, zurruna, intentsua, tentsioz betetako nobela su eztitan ondua. Ondo dio eleberriak western bat filmatzeko ematen duela dioenak. Eta ez da bakarrik azken liburua, aurrekoak ere halakoxeak ditu, Iragaitzaz ??”ilunbistan—, Larrepetit, Un ange passe ??”isilaldietan—, Sargori; onak. Ez nizkion ezagutzen hasierak, 80koak, baina banuen erreferentzia baliotsua: E pericoloso sporgersi lehen nobela aitatu zuen Harkaitz Canok —eta Cano beti da garantia— liburu ahantzien Sautrela hartan. Bilaketa hasi nuen bada. Alferrik. Deskatalogatua. Aurkiezina. Desagertua. Lehen nobela eskuratzeko ezintasunak ekarri ninduen Hatza mapa gainean bigarren honetara.

Haria ez du sobera konplexua: ez dakigu nondik, zer, norengandik, baina ihesean dabilena da liburuko pertsonaia-protagonista. Mendian gora, behera, inolako heldulekurik gabe: ez dakigu zer egin duen, zerbait, nor den, non dabilen. Euskal Herrian bai, hori seguru, ez bakarrik “intxaur batzuk, gazta eta ogia” jaten dituelako, ez bada “errosarioa errezatzen” entzuten delako. Ekintza ez armatu ez bestelakorik gabea da testua. Ihesa da osoa, sasi eta asuin. Ia ez da agertzen bestelakorik. Soilik neska batek lagunduko dio zereginean; tira, lagundu, hori irakurleak ebatzi beharko du irakurketa bururatu ondorenean. Beste ezer gutxi, eztarriko mina biziagotuko zaiola kontakizunak aurrera egin ahala, irakurleak min hori sentitzeraino.

Eta ez da Lizarraldek pertsonaia bat ihesean jartzen duen lehen aldia. Orbanak nabarmendu dugunez, esan, bertako pertsonaia nagusietako bat, menditarra, orbanduna, zordun zaiola Hatza mapa gainean honetakoari. Oso zordun. Ez da, deabruak guarda, inondik ere salaketa. Pentsa, erremixaren alde bagaude eta, beti ere, Fermin Muguruza gogoan, zerbait berria aportatzen badu. Eta Branimir Scepanovicen A boca chea de terra hura ere gogorarazi dit, are, uneren batean, jazartzaileak imajinarioak direla pentsa daitekenean. Oroitzapen ona.

Azken buruan, tanta bat da Hatza mapa gainean Lizarralderen obra osoan. Nobela laburtzat hartzen bada ere, ipuin, eta ez oso luzea, baita finean —Lizarralderen lehen ipuin argitaratua, inork ezeztatu ezean—. Zergatik ekarri hartara ipuinxko bat tarte honetara? Bada ez soilik halakoak gomendatzea, euskarri dijital berriekin eta abar, erabat gaurkoa delako —hala berreskura liteke, luze gabe, E pericoloso sporgersi deskatalogatua—. Baizik eta batez ere izan zelako literatura obra ezin interesgarriagoa martxan jarri zuen hastapen hazietako bat.

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak