« Poeta baten aitormena | Berotze ariketak »
Paper-festa / Anjel Lertxundi / Alberdania, 2012
Narrazio eredugarriak Javier Rojo / El Diario Vasco, 2012-12-28
Anjel Lertxundi narraziogintzara bueltatu da Paper-festa-ren kontrazalean adierazten duenez. Bertan liburu honen eta Eskarmentuaren paperak-en arteko lotura ere azaltzen da, beraien arteko genero desberdintasuna azpimarratuz: hausnarketa zen ardatza orain dela hiru urteko liburuan; oraingoan “kontakizunaren bidea aukeratu du” idazleak. Azken liburu hau hartzen duen irakurleak narrazioaren bidetik doala irakurrita, agian espektatiba okerrak eraiki ditzake. Narrazioa da liburu honetan agertzen diren testuetan nabarmentzen dena, baina narrazio hori gehienetan beste zerbaiten menpean dagoela esan behar da. Izan ere, liburua testu laburren bilduma da, ipuin eta narrazio laburren bilduma.
Testu laburrak lau sailetan banatzen dira, banaketa hau liburua egituratzen duen hezurdura delarik: gerla, bizitza, literatura eta heriotza. Baina iruditu zait, narrazio laburrez osaturik badago ere, ez dela benetan narrazio laburren liburua. Hitz gutxitan: narrazio hauek jarrera etikoa etsenplifikatzen duten testuok ematen dute. Ipuinetan adibide moduko istorioak agertzen dira, non jarrera etikoa nabarmendu nahi den, ipuinaren balio estetikoak jarrera etiko horren menpean gelditzen direlarik. Arazo handirik gabe, testuok literatura aszetikoan exempla deitzen ziren haiekin dituzten loturak nabaritu daitezke. Desberdintasunen bat dago, ordea; hemen jarrera etikoa gehienetan ez da esplizitatzen, beraz irakurlearen interpretazioaren menpe gelditzen da, idazleak bai baitaki irakurleak testu hauek interpretatzeko gai izango direla.
Zein da bertako jarrera etikoa? Historia pairatzen duen herri xehearena da, konflikto handien azpian bizirautearekin nahiko duen gizaki xumearena, gizakien mailako justiziaren faltan justizia poetikoaren zain geratu behar denarena.
Honelako liburu batek ezinbestez pixka bat errepikakorra izan behar. Eskerrak hor dagoen Lertxundiren trebetasuna.
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Asier Urkiza
Barbaro iraun
Louisa Yousfi
Amaia Alvarez Uria
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Aiora Sampedro
Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson
Irati Majuelo
Itzulerak
Miren Agur Meabe
Aiora Sampedro
...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo
Jon Jimenez
Carvalho Euskadin
Jon Alonso
Asier Urkiza
Hitzak palmondo
Silvia Federici
Nagore Fernandez
Altxa, hildakoak
Fred Vargas
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels
Aritz Galarraga
Maitasun kapitala
Karmele Jaio
Mikel Asurmendi
Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro
Paloma Rodriguez-Miñambres
Jausiz
Alain Mendizabal Diaz
Maddi Galdos Areta
Hiriak eta urteak
Xabier Montoia
Irati Majuelo