kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Gaur zortzi / Carmen Gisasola / Alberdania, 2012

Militantearen nekea Javier Rojo / El Diario Vasco, 2012-12-07

Carmen Gisasolak Euskal Herria astindu duen bortizkeria-egoerara hurbiltzeko saioa egin du nobela honetan. Idazlea ETAko kidea izateagatik kartzelan dago zigorra betetzen, eta dudarik gabe zirkunstantzia pertsonal hauek markatzen dute liburuaren izaera eta bertan agertzen den ikuspegia.

Izan ere, nobelan kontatzen da nola Kordobako kartzelan dagoen ETAko preso batek jasotzen duen eskutitz bat, eta bertan presoak ezagutzen ez duen emakume batek azaltzen dion bere alabak etxetik alde egin duela, ETAkoa izateko asmoz. Presoaz gauza gutxi dakigu, bere izena (Andoni) ia besterik ez.

Dena dela, liburu honetan kontatzen dena bezain inportantea (inportanteagoa ez bada) iruditu zait isilpean utzi dena. Adibidez, gertakariak deskontestualizatuta agertzen dira, eta horren ondorioz atxiloketak-eta inolako kausarik gabeko abdukzioak direlako inpresioa geratzen da, testuan dioena bakarrik kontuan hartuta. Bortizkeria bera ia ez da aipatzen, eta, hau egiten denean, batez ere torturari loturiko pasarte batzuetan agertzen zaigu. Isilpean geratzen den beste osagaia, norberaren erantzukizunarena da. Alabak etxetik alde egin behar izan du ETAn sartuta dagoelako, baina hau kontatuta dago hogei urteko neska horrek hartu dituen erabakien gainean inolako erantzukizunik izango ez balu bezala. Gauzak horrela, bide horretatik jotzea ez da neskaren erabakia, baizik-eta berari gertatu zaion gauza bat, neska (behin eta berriro “gaixo” kalifikatzen dena) zirkunstantzien biktima dela irudikatuz.

Edonola ere, borrokan aritzeaz,bere perspektiba pertsonalen porrotaz nekatu den pertsonaren ikuspegia, bizitza arrunta irrikatzen duen pertsonarena alegia, nabarmentzen da, hori bai, borroka zuzena ote den eztabaidatu gabe. Literaturaren aldetik, agian ez du ezer berezirik eskaintzen liburu honek, baina arazoaren beste ikuspuntu bat eskaintzen du.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak