kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Bertan goxo / Karlos Linazasoro / Elkar, 2012

Umorea eta absurdoa Javier Rojo / El Diario Vasco, 2012-12-14

Karlos Linazasorok bere umore bereziaren erakusketa egiten du Bertan goxo izenburua duena nobela labur honetan. Itxuraz, gazteei zuzendutako liburua da eta bertan agertzen dena gainetik irakurrita, umore absurdoaren adibide xumea dela pentsa liteke. Baina badakizue, umorea oso gauza serioa da, eta komenigarria da nola funtzionatzen duen ikustea. Nobelaren argumentuaren abiapuntua ezohikoa da, heriotzaren tabuaren gainean eraikita baitago. Izan ere, narratzaileak, hamar urteko neskato batek, kontatzen du nola bere aitak eta honen bazkideek beilatoki bat inauguratuko duten; honetarako festa moduko bat antolatuko dute eta gonbidatuen artean herriko “indar biziak” (barkatu txiste txarra), hainbat jubilatu eta neskatoaren ikaskide batzuk daude. Egoerak, beraz, absurdoa dirudi hasieran, ez-ohikoa behintzat, eta hasierako egoera horretan kontrajarrita agertzen diren osagaietan nobela honek islatzen duen umorearen lehenengo aztarnak ikus ditzakegu. Lehenengoa negozio mota bera da, negozio horrek aurrera egingo badu, jendeak hil egin behar baitu, derrigorrez. Bigarrena inaugurazio ekitaldia litzateke, festa moduko bat (alaitasuna eta poza suposatzen baitzaizkio) antolatzen baitute. Hirugarrena, gonbidatuak: alderdi guztietako ordezkariak (heriotza guztiz demokratikoa baita eta bere barruan denak hartzen baititu inolako diskriminaziorik egin gabe). Inaugurazio ekitaldia egiten dutelarik, argindarra joaten zaie eta denak giltzapetuta geratzen dira, Buñuelen filma gogoratzen duen egoera bat sortuz. Eta hor dauden bitartean pertsonaiak hitz egin eta hitz egin aritzen dira, eten gabe, halako moduan non narrazioaren ordez antzerkiaren itxura hartzen baitu idazlanak. Eta hitz egiten duten bitartean, guztiz serioa izan nahi duen diskurtsoa plazaratzen dute, edozein gairi buruz hitz eginez, konturatu gabe diskurtso serio horrek ez duela lekurik halako egoeran. Eta horixe da, bai, absurdoaren funtsa.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak