kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Ez zuten erantzun / Oier Santos / Erein, 2012

Tragedia edo Javier Rojo / El Diario Vasco, 2012-11-23

Oier Santosen lehenengo nobela da hau. Kontatzen zaigun istorioan sei adiskide agertzen dira, gehienak unibertsitatean lehenengo urtean hastekotan daudenak. Sei adiskide hauen mundua nahiko mugatua dela ematen du, beraien bizitzetan garai berri bat hasiko dela dirudien arren, haien ardura nagusiak festekin erlazionatuta baitaude. Alde horretatik begiratuta, helduentzako liburutzat eskaintzen bada ere, nobela honetan agertzen diren kezkak eta interesak pixka bat arrotz geratuko zaizkio nerabezaroa atzean utzi duen irakurleari.

Pertsonaiak adiskideak dira, baina beraien arteko harremanak nahasten dira poliki-poliki, adiskidetasun horren azpian herraren haziak antzeman daitezke-eta. Sentimendu hauek areagotzen dira orgiaren itxura duen festa batean zerbait gertatzen denean. Nobelaren amaieraraino irakurleari ezkutatuko zaio zer den zerbait hori, eta susmotan ibiliko da hori asmatzen, horren ondorio tragikoak azaltzen zaizkiolarik.

Nobela hau irakurtzerakoan, bi gauza nabarmentzen direla iruditu zait. Lehenengoa, honelako literaturaren oinarriak dira. Erraz ikusten da nobela honen azpian telesail eta batez ere film batzuen aztarnak agertzen direla, bai argumentuan bertan bai testuan egiten diren aipamenetan. Badakizue: gazte batzuk uda-partez festa batera doaz eta zerbait tragikoa gertatzen da horren ondorioz… Eta honelako oinarriekin nobelan kontatzen denak ez du sinesgarritasun handirik, argumentuak halako filmen imitaziotik sortua baitirudi.

Kontuan hartu beharreko bigarren osagaia, tragediaren izaera bera da. Tragedia eta parodiaren arteko muga oso leuna da, eta batzuetan tragediarik handiena kontatzen delarik, pertsonaien jokaera absurdoa dela medio, txantxaren itxura hartzen du. Bai, tragikoa da pertsonaiei gertatzen zaiena, baina batzuetan leloegiak dirudite beraiei gertatzen zaien hori benetako tragediatzat hartzeko.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak