« Idazten ari dela idazten duen idazlea | Umorea eta absurdoa »
Urtebetetze festa / Castillo Suarez / Elkar, 2012
Izatea bera Igor Estankona / Argia, 2012-12-09
Castillo Suarezek lehenik eta behin Leire Bilbaori eskertzen dio hegoak eman izana, eta Garazi Kamiori “lurreratze pistan” zain egon izana. Ulertzen dut nik izango dela bihozkadetan sinesteko esan diola Ondarroako poetak, eta bihozkadok orrazten, ordenatzen, fintzen lagundu diola Kamiok. Eta eskertzen ondoren Yolanda Castañoren zita batekin hasten da liburua, arrainen gainekoa. Eta gero irakurlea sartzen du Castillok mundu eder triste batera, esaldi bakar batean bilduz bere asmoa: “Gure historia kontatzen diogu maite dugun jendeari, / baina maite zaitut esanda nahikoa da gehienetan”.
Hunkiberatasuna, esateko gogoa… mimoz eta txeraz idatzita dago liburua, maite zaitut bat da poetaren ofizioari. Urtebetetze festa honetan ametsa naturaltasunez nahasten da errealitatearekin, eta poesia hurreratzen da narrazio lirikaz puztura, eta mugarik gabeko errealismo magiko horrek lortzen du giro berezi bat, zalantza existentzialez eta amodio galdez betea. Maitasun femenino bat da Castillorena, ezinezkoa, platonikoa eta arean itogarria, baina poema sorta bakoitzaren ostean dauden ahapaldi biko zita laburrek arnasa hartzeko eta hausnartzeko balio dute: “Nire beldurrik handiena da ez zarela zu oraingoa izango; ez naizela ni bestelakoa bilakatuko”.
Egundoko Castillo Suarez onena iruditu zait, benetan eta gordin idatzi duelako atseginaren eta minaren mugan, negarrez eta barreka. Tonua eta haria aurkitu dituela dirudi, ze lehenagoko zenbait lanetan intentsitateak behera egin ohi bazuen eta gauza lar esan nahi izaten bazituen batera, Urtebetetze festa da elipsiaren eta denboraren joko landuago bat, irudimena dominatzeko ahalegin bat. Eta horrek ematen dio hain zuzen libertate poetiko gehiago, zehaztasun emotibo handiagoa. Batzuetan ahotsak nahasten dira, beste batzuetan hirugarren pertsonak bihurtzen dira lehen pertsonaren bigarrenak, baina joritasun harmoniadun bat da, iluna, pobrea eta argia, mitologia ezohiko batean oinarritzen dena: bikini bustiak, eguneroko bizitza, laztanen hondarrak, desengainua eta serpentinak.
Osagai guztiokin eta luma sendoarekin eraiki du istorio bat mila aldiz kontatua, alegia, izan nahiko genukeenaren istorioa. Historia pertsonal hori jada ez da barruak husteko edo idazteagatik idazteko, baizik eta gure baitan miatzeko, gauza funtsezkoen bila. Idazleak ahotsa aurkitzen duenean, irakurleok poztu egiten gara. Zortetsuak garela pentsatzen dugu.
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Maddi Galdos Areta
Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña
Asier Urkiza
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Nagore Fernandez
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera