kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Jet lag / Maite Toledo / egilea editore, 2012

Zorabioa Igor Estankona / Argia, 2012-11-04

Bizitzan izaten ditugun aldaketek uzten diguten zorabio igarokorra. Moldatzen da pertsona baina ez da lehengoa, hobea da, txarragoa da: jet-lag-ak jota dago. Eta Maite Toledok diosku bizitzea poesia dela, eta poesia bidaia bat: “Bizitzeak, bidaiatzeak bezalaxe, lehena, oraina eta geroa ditu. Bitzitzeak hausturak eragiten dizkigu, erritmo berrietara egokiarazten. Era berean, bidaiatzeak jet lag-a sortzen digu, gure arima ondoezik ibiltzen baita, harik eta helmuga berriko erritmora moldatzen garen arte”.

Lurreratze baten antzekoa izan da Jet lag, handik hortik eta hemendik zaldibiarrari irakurritako txatalek bat egin duten lekua. Maite Toledok Ametsaren aro berria komiki-liburua argitaratu zuen 2005ean. Gaztelaniara, frantsesera, portugesera eta ingelesera itzuli, eta formatu digitalean argitaratu zuten 2010eko udaberrian. Baina 2012an liburu bi eman ditu argitara, eta hobeto ezagutu ahal izan dugu unibertso bat zabala, zeruz, hegazkinez eta mendiz osatua. Jet lag olerki-liburua eta Tekno + turismoa saiakera etorri dira aurtengo 2012 honetan.

Batzuetan minimalista, beste batzuetan barruko giza ordokietara irekia, Jet lag hegazkin bateko leihoarekin lotuko duzu segituan: handik ikusten da guztia perspektibarekin baina, era berean, eskala horretan ez da ia ezer bereizten. Soilik zatiak, soilik, autoreak dioen legez, bakoitzak iragazi behar dituen sentsazioak. Izan ere, irakurria diogu autoreari olerki hauek “bakoitzak bere erara bizitzekoak” landu dituela. Agian distanteak esan nahi du horrek, agian bokazio unibertsala dutela.

Dena dela, guztiongana iristeko asmo horretan, inozenteki idazten du Maite Toledok. Arima poetikoa xaloa du, leuna, gatz bakoa. Berak buruan izango ditu beharbada sentsazio batzuk, kontatu beharra zerbait, baina iruditu zait ez dela liburu osoan zehar muinera egundo iristen. Uneka, txinpartaren bat? Hori ere ez, ordea. Zer edo zer transmititu behar du liburu batek zelanbait harrapa zaitzan, baina kasu honetan erritmo eta irudi lauso eta motelekin doa ez aurrera ez atzera diskurtsoa, inora heldu barik: “Munduari ez diot nik / inoiz biribiltasun / absoluturik igarri. // Ez pentsa, lurraren / biribiltasunaren teoria / ukatu nahian nabilenik. // Ilargira joan nahi dut, / hura dakusadan eran / lurra biribila dela ikusi, / hodei ertzaren irristan / erori; zuregana etorri”. Berba batean, ez nau hunkitu.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak