kritiken hemeroteka

6.938 kritika

Azken kritikak

« | »

Suetena Belfasten / Imanol Murua / Humberto Unzueta / Susa, 1996

Suetena Belfasten Fito Rodriguez / Egin, 1996-07-14

Murua-Unzueta Suetena Belfasten liburuaren egile bikoteak eredua sortu du euskal kazetaritzan eta literaturan.

Azken urte hauetau gizarte zientzietan gehien barreiatutako ikuspegi alternatiboek azpimarratu ohi dute tokian tokiko eguneroko bizitza ezagutzea ezinbesteko erreferentzia dela arrotz suertatzen diren egoerez behar bezala jabetu ahal izateko (Ph. Aries, G. Duby etab…). Hau da, ustezko barne egiturak azalarazteaz aparte edota liderren iritziak ezagurazteaz gain jende xehearen bizipenak islatzean datza egoera ezjakin bati buruz aritzerakoan funtsezko zeregina. Aipatzen ari garen liburuxkan hori bera aurkitzen dugu hastapenetatik. Bi euskaldunon bizipenak Belfasten hasierako kontaktoetatik (“Zer zara, Imanol, katoliko ala protestantea?”) amaierako sensazioetaraino (“Thank you very much Eskerrik asko!… Euskal Herri txiki bilakatu da batbatean Belfast handia”). Ezaguera inplikatua, norberaren historiarekin batera doana.

Honek ematen dio testuari kontakizun biziaren balorea, liburuak, ene aburuz, duen balorerik handiena, hain zuzen.

Rikardo Arregi kazetaritza saria eskuratu berri dute egileek Euskaldunon Egunkarian liburuaren zenbait pasarte argitaratzeagatik. Saritua izatea ulergarri da kontutan hartzen bada euskal kazetaritzak duen historia laburra eta eredurik eza, baina gabezia hauek ez diote liburuari, eta berriro diot, ezta bertan jorratzen den idatz-tankerari berari ere, batere meriturik kentzen. Aitzitik, literaturan bertan hirurogeigarren hamarkadatik bona kazetaritza estilo arma eredugarri bilakatu baldin bazaigu (García Márquez, O. Fallaci, R. Debré edota Norman Mailer… hizkuntz zabalduenetan adibidez), Murua-Unzueta bikoteak eredua sortu du euskal kazetaritza zein literaturan.

Baten bati orain adierazitakoa gehiegi iruditzen bazaio ere, gogoan har dezala N. Mailerrek 1968an argitaratutako The Armies of the Night (Gaueko Armadak) zeinak Vietnamgo borrokaren kontrako orduko mugimenduen deskribapena eta kontaketa literatura bihurtzea lortzen duen anglosaxoien nobelagintza irauliz.

Badago, ordea, liburuaren atzean antzematen den izkutuko aldea. Agian liburuan bertan behar beste islatzen ez dena: azpian dagoen kontaktuen sarea, hain zuzen.

Horiek eduki gabe nekez idatz zitekeen aipaturiko Ipar Irlandako deskribapen joria eta bizia. Liburu hau lan kolektiboa ere bada. Eta ez solik bi journalisten artean idatzita dagoelako, askosaz ere zabalagoa bada.

Esate baterako, duela hiru urte lehen aldiz Belfastera joan baino lehenago kontaktu batzuk egiten saiatu nintzen. Ene erreferentziak Unibertsitateko irakasleak, periodistak zein politikoak izan ziren… eta aitortu behar dut gehienen arabera jasotako erreferentziak hutsaren hurrena besterik ez zirela izan. Hau da, ohiko lau anekdotez aparte batere ez… EGINeko korrespontsaria (Karen) aurkitu arte. Berari esker, berriz, Belfast ezagutzerik izan nuen behar bezala. Bera zela medio, bertan lagunak egin nituen. Berarekin batera Ipar Irlandako egoeraz hausnarketak sortu

eta egunerokotasunaz gozatu ahal izan nuen. Mota honetako kontaktu aberatsa nabarmentzen zaio liburu honi ere. Horretaz testu osoan zehar zuzenean bi edo hiru aipamen besterik ez badira egiten ere bere presentzia atal bakoitzean somatzen da.

Hauxe da, agian, Irlandak uzten duen oroimenaren oinarria: nolabaiteko presentzia izkutua bezain iraunkorra. Behin bueltatu eta gero malenkonia keltiarrak utzitako nolabaiteko kutsadura. Bizitutako bidaia goxoek uzten dutena. Bizipenak… liburuxka honek helarazten digun ekarpenik preziatuena, hain zuzen.

Azken kritikak

Hirutter
Nerea Arrien

Peru Iparragirre

Joanak joan
Jon Etxaide

Aritz Galarraga

Hadji-Murat
Lev Tolstoi

Javier Rojo

Populismoaz
Joseba Gabilondo

Mikel Asurmendi

Hitzontziak
Xabier Montoia

Aiora Sampedro

Gailur ekaiztsuak
Emily Bronte

Joannes Jauregi

Honetara ezkero
Arantxa Iturbe

Iratxe Esparza

Barbaroak baratzean
Luis Garde

Hasier Rekondo

Goldsmithen ikaslea
Joxean Agirre

Javier Rojo

Bihotz handiegia
Eider Rodriguez

Alaitz Andreu Eizagirre

Horma
Anjel Lertxundi

Jose Luis Padron

Bihotz handiegia
Eider Rodriguez

Amaia Alvarez Uria

Elurra ikusi dut
Xabier Lete

Felipe Juaristi

Gu orduko hauek
Garazi Arrula Ruiz

Estibalitz Ezkerra

Artxiboa

Urtarrila 2018

Abendua 2017

Azaroa 2017

Urria 2017

Iraila 2017

Abuztua 2017

Uztaila 2017

Ekaina 2017

Maiatza 2017

Apirila 2017

Martxoa 2017

Otsaila 2017

Hedabideak