kritiken hemeroteka

6.995 kritika

Azken kritikak

« | »

Jon Miranderen gutunak, 1948-1972 / Patri Urkizu / Susa, 1995

Miranderen gutunak edo gizon baten sekretuak Joxean Agirre / Egin, 1996-03-31

Ez dut egundo ezagutu maitasun gutunik gordetzen duen gizon bakar bat ere. Alderantziz, ezagutu ditudan emakume gehienek artxibatu egiten dituzte, txukundade handi edo txikiagorekin.

Bada Kunderaren nobela bat (Maitasun barregarriak, beharbada), non protagonistak maitasun damutu baten historia kontatzen duen. Interesagarria da, ze nork ez du lotsarazten duen maitasun historiarik?

Aipatzen dugun protagonistak bereak eta bi egiten ditu emakume itsusi horri (hori baita lotsarazten duen arrazoia) idatzi zizkion gutunak nola edo hala ezabatzeko, lekuko horiek deseginez gero, iragana ere garbituko duelakoan.

Badute gutunek beste jenero literadoek ez duten gardentasun bat, pertsona bat ez baita gutunetan bezain lotsagabeki beste inon biluzten. Hori garbi asko ikusten da Susak argitara duen Jon Miranderen gutunak, 1948-1972 liburuan.

Mirande nortasun konplexu samarreko idazlea da. Kultura handikoa, poliglota, nihilista, paganoa, filonazia eta probokatzailea zen. Baina izaera aldetik misantropo, uzkur eta depresiboa izan behar zuen. Inpresio hori atera genuen bederen Parisera iritsi berritan, 1969an uste dut, Txomin Peillenen etxean afaritan ezagutu genuenean. Peillenek, afaldu eta gero, bere bidaia urrunetatik ekarritako edari susmagarri batzuk atera zituen eta segidan bien artean argitaratzen zuten Igela aldizkariaren zenbaki atzeratuak banatu zizkigun, frantses Harakiri famatuaren bidetik ateratzen zuten aldizkari heteredoxo eta probokatzailearen zenbakiak alegia euskal kulturaren itsaso barean inor probokatzea oso zaila ez zen garaiak baitziren.

Mirandek, gure harridurarako, keltiar hizkuntzaz edo erlijioaz, Nietzscheri buruz edo Euskal Herriaz sentitzen zuen iguinaz hitz egin zuen ahopeka edo juduen kontrako boutade batzuk bota zituen. Baina gizon isila zen. Kultura gehiegiz jantzitako zuberotar mutilzahar baten plantak zituen, beti uzkur eta lotsati antzean.

Orain argitara eman diren gutunotan, aldiz, erabat biluzten da eta bere sekretuak eta zauriak erakusten ditu, bereziki Ibiñagabeitia-tarAndimari idazten dizkionetan. Bere kuriositate intelektuala, bere gordinkeriak, bere umore alditan fina eta alditan zakarra, bere juduen kontrako fobiak, eta depresioak, politikari buruzko idatziak, etsipen aldiak eta beste mila zertzelada agertzen dira gutunotan, irakurlea lotsarazteraino batzuetan. Eta nik, inoiz famatu izango naizen motiborik ikusten ez dudan arren, gehiago karta bakar bat ere ez idaztea erabaki dut, bada-ezpada.

Azken kritikak

Biennale
Beatriz Chivite

Igor Estankona

Demokraziaren pribatizazioa
Jule Goikoetxea

Peru Iparragirre

Azala erre
Danele Sarriugarte

Javier Rojo

6012
Karlos Linazasoro

Aiora Sampedro

Filiala
Sergei Dovlatov

Joannes Jauregi

Zaldi mamarroa
Ekaitz Goienetxea

Iratxe Esparza

Bihotz handiegia
Eider Rodriguez

Hasier Rekondo

Pelegrinak
J.E. Urrutia Capeau

Javier Rojo

Zaldi beltzak zeruan
Txomin Peillen

Peru Iparragirre

Tiroa kontzertuaren erdian
Belen Gopegui

Aritz Galarraga

Zaldi mamarroa
Ekaitz Goienetxea

Javier Rojo

Zauri Bolodia
Oier Guillan

Aiora Sampedro

Azala erre
Danele Sarriugarte

Joannes Jauregi

Jainkoen zigorra
Alberto Ladron Arana

Iratxe Esparza

Artxiboa

Apirila 2018

Martxoa 2018

Otsaila 2018

Urtarrila 2018

Abendua 2017

Azaroa 2017

Urria 2017

Iraila 2017

Abuztua 2017

Uztaila 2017

Ekaina 2017

Maiatza 2017

Hedabideak