kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Zeru horiek / Bernardo Atxaga / Erein, 1995

Afari ordez, afari-merienda Gema Lasarte / Egin, 1995-07-09

Badirudi euskal nobelagintza gero eta ausartago dabilela egun gure herri honek pairatzen dituen gaiak ukitzeko orduan. Hori hasi berritan bederen agurgarria ezezik eskergarria ere bada. Laura Mintegik emakume bat kartzelan jarri zigun hizpide eta Atxagak azken nobela honetan emakume bat dakarkigu kartzelatik etxerako bidean. Beraz, autobusean barrena irakurriko ditugu Atxagak idatzitako azken nobela honen orrialde ezin deprimenteagoak. Deprimenteak diot, zeren oraingoan Atxagak ez du asmatu ez gaiarekin, ez pertsonaia osatzeko trebeziarekin, ezta ere irakurleari transmititu diezaiokeen sentimendu koktelarekin.

Parteka hasita, gaia —erreintsertzioarena— ez da tratatzen, sujeritu baizik. Errealitateari estuen lotzen zaion momentua poliziak protagonistarengana hurbiltzen direnekoa da, eta orduntxe hain juxtu ere narrazioak tonurik irrealena eta sinesgaitzena hartzen du. Pertsonaiak, berriz, Irene protagonistaren inguruan jiraka dabiltzan txontxongiloak dira. Irene da narrazioari edo nobelari gorputza eta arima emango diona. Irene emakume bat da, kartzelatik etxerat heldu den emakumea eta nobelako protagonista. Atxagak lehen orrialdeetan ematen dio emakume protagonistari eman diezaiokeen jipoirik handiena. Izan ere, Atxagak Irenerekin egiten du emakume batek emakumea denetik sekulan egoera horretan egingo ez lukeena: kartzelatik atera berri dela arrotz batekin maindire zikinetan kiribilkatzea. Ohea emakumeontzat botere neurgailua den bezala, maindire zikinak “zeru horien” metafora bihurtzen dira. Hasera-haseratik, beraz, maindire zikinen kiratsa eta kolorea hartzen du narrazioak. Atxagak protagonista zigortu egiten du, ezerreztatu. Nobelan zehar ez du inondikan ere tonu triste, grix, inpotente, zikin eta kiratsduna gaindituko Irenek. Irakurleari ere gauza bera gertatzen zaio, protagonistaren goibeltasunak, narrazioaren gabeziak, eta gairik gabeko argudioek gailenduko baitute.

Nobela honek, edo orrialdeen etengabeko suizidio honek, salbazio bakarra du. Alegia, Atxagak gauza guztien gainetik ezer esan gabe ere literatura egiten dakiela. Aski du autobus bat, pertsonai anker bat, bi amets eta lau poema, horiek denak konbinatuz literatura zipriztintzen dituen orrialdeak idazten baitaki. Baina nobela errealistak, hala izan nahi badu behintzat, bestelako irakur goseak betetzen jakin behar du. Gisa honetako nobela bat irakurtzera esertzen denari ezin zaio afari ordez afari-merienda eman. Are gutxiago jatetxeak hainbeste tenedore dituenean.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak