kritiken hemeroteka

6.936 kritika

Azken kritikak

« | »

Euskal Herria helburu / Txillardegi / Txalaparta, 1994

Belaunaldi baten lekuko M. Urkia / Egin, 1995-02-12

Beti-betitik kezka-iturri izan dituen gaiak luze eta zabal aztertzen ditu Txillardegik Euskal Herria helburu argitaratu berrian. Liburua lehenengo pertsonan idatzia da, eta autorea behin eta berriro zuzen-zuzenean bizi izandakoaz baliatzen da bere pentsaera azaltzeko. Baina Euskal Herria helburu ez da horratio, hor nonbait entzun eta irakurri dugunaren kontra, Txillardegiren autobiografia. Izatekotan, idazle antiguatarrak berak hitzaurrean aitortzen duenez, mundura gerrostean jaio zen belaunaldiko kide baten testigantza da. Txillardegik umorez aipatzen duen bezala, eskolan Ikusten duzu goizean edo ikasi beharrean A la mar fui por naranjas ikasi behar izan zuen belaunaldiaz ari gara.

Euskal Herria helburu-k sei kapitulu ditu. Lehenengoan, “Atzeraka” izenekoan, autoreak, batez ere toponimiaz baliatuta, euskarak mendetan zehar ipar, eki, hego nahiz mendebaldean pairatu duen atzerakadaren berri ematen digu. Bigarren kapituluan, “Cueste lo que cueste”n, antiguatarrak karlistaden nazio-borroka izaera erreibindikatzen du. Hirugarrenean, “Euskara”n, Txillardegik gerrostean Bilbon ezagutu zuen Euskaltzaindia (Azkue eta Urkixo bera artean bizirik zirela), Orixerengan berarengan ere nagusi zen erdal joerari aurre egiteko Krutwigen lan erabakiorra, Koldo Mitxelenarekiko harremanak, batuaren lehehengo urratsak (egungo euskal establishment-ek gogoz kontra onartzen duen esfortzua) eta euskararen inguruko beste datu jakingarri askoren berri eskaintzen digu. Garrantzi handiko kapitulua da hau, ez baita ahantzi behar euskara dela Txillardegiren aberriaren ardatza. Laugarren kapituluan “EKINetik ETAra” garamatza autoreak, Branka ere aipatuz. Bostgarrenean, “Ezkerra” titulupean, Txillardegik mota guztietako stalinismoen kontrako gorrotoa eta Jean Paul Sartre, Bertrand Russell eta Edgar Morin pentsalariekiko mirespena azaltzen ditu. Seigarren kapituluak, azkenak, “Autodeterminazioa” du izenburua, autodeterminazioa baita Euskal Herria den helburu hori lortzeko ezinbesteko bitartekoa.

Liburu osoan zehar, titulutik bertatik hasita, ageri-agerian gelditzen da Txillardegik Euskal Herriari buruz duen iritzi agonikoa, agonia hitzari Unamunok eman zion esangura emanez, hau da, borroka, helburu baten bila eginiko etengabeko hausnarketa eta ekimena. Ez dugu filosofo bilbotarra alferrik aipatzen, zeren, gezurra balirudike ere, Txillardegik asko estimatzen baitu, eta mirespen hau ere islatzen da Euskal Herria helburu-n, Huntaz eta hartaz-en islatu zen bezalaxe.

Esan dezagun, kritika baino gehiago liburuaren aurkezpena den hau bukatzeko, irakurleak Txillardegiren ohiko estilo zu- [sic].

Azken kritikak

Hirutter
Nerea Arrien

Peru Iparragirre

Joanak joan
Jon Etxaide

Aritz Galarraga

Hadji-Murat
Lev Tolstoi

Javier Rojo

Populismoaz
Joseba Gabilondo

Mikel Asurmendi

Hitzontziak
Xabier Montoia

Aiora Sampedro

Gailur ekaiztsuak
Emily Bronte

Joannes Jauregi

Honetara ezkero
Arantxa Iturbe

Iratxe Esparza

Barbaroak baratzean
Luis Garde

Hasier Rekondo

Goldsmithen ikaslea
Joxean Agirre

Javier Rojo

Bihotz handiegia
Eider Rodriguez

Alaitz Andreu Eizagirre

Horma
Anjel Lertxundi

Jose Luis Padron

Bihotz handiegia
Eider Rodriguez

Amaia Alvarez Uria

Elurra ikusi dut
Xabier Lete

Felipe Juaristi

Gu orduko hauek
Garazi Arrula Ruiz

Estibalitz Ezkerra

Artxiboa

Urtarrila 2018

Abendua 2017

Azaroa 2017

Urria 2017

Iraila 2017

Abuztua 2017

Uztaila 2017

Ekaina 2017

Maiatza 2017

Apirila 2017

Martxoa 2017

Otsaila 2017

Hedabideak