kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Emakume biboteduna / Xabier Montoia / Susa, 1992

Indarra eta bizitasuna Patxi Zubizarreta / Egin, 1993-01-10

Nemesio Etxaniz apaizak orain 29 urteko Izotz Kandelak en sarreran, hau idatzi zuen: “Euskal liburuak geienetan ‘xeru-xeru’ agertu ditugula; denak onak, txintxoak, ia griñarik gabeko giza-emakumeak; eta orrek galdu dik gure eskribitzailleen indarra ta bizitasuna”. Hitz hauexek gogoratu zaizkigu Xabier Montoiaren Emakume biboteduna irakurtzen hasi garenean, Montoiarena ez baita hizkera “xeru-xeru” horietakoa.

Aipa dezagun, esate batera, pasarte ttiki hau: “Gasteiztar peto eta jator guzti haiek, hiriaren ezaugarri eta adierazgarrien jabe zirenak. Hiria bezain makur, zuri, uzkur eta zirtzilak. Alaves petralaren jarraitzaileak, blusa izandakoak, jaien hasieran zapi gorria lepoan lotu eta seiak jotzerakoan purua zintzo bizten zutenetarikoak. Gure aita bezalakoak, bera bezain fidagaitz, zeken eta ostijale, bera bezain aluak”.

Ikusi bezala, Montoia behin berriro indarrez eta bizitasunez plazaratu zaigu. Etxanizek eskatzen zuen grina eta benekotasuna Montoiaren hamaika ipuinotan inon baino hobeto ageri dira: haurren lehendabiziko deskubrimenduak, sexua, infidelitateak, droga, telefonoaren presentzia obsesiboa… Eta Euskal Herrian kokatutako eskenatoki literario horretako gauza bakoitzak, sentimendu eta plazer nahiz desplazer bakoitzak bere izena du. Gogora datorkigu behin Garaziko trinkete ondoan dagoen horma bateko esaldia: “Arren, dakizuna ez ixuri hemen”; Montoiak espresio zaharkituak alde batera utzi eta besterik gabe “Ez egin txizarik hemen” dio.

Bai, Montoiaren lan honetan ere bizipenak eta izenak uztarturik agertzen zaizkigu. Are gehiago esango genuke: sakontasun psikologikoa bere obran gero eta handiagoa den bezala, bere lanean badago gero eta lortuago dagoen beste sakontasun mota bat ere, estilistikoa edo dei dezakeguna. Ipuin hauek mundu literario koherentea eskaintzen digute, eta estilo finkaketa batez horniturik.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak