kritiken hemeroteka

6.938 kritika

Azken kritikak

« | »

Behi euskaldun baten memoriak / Bernardo Atxaga / Pamiela, 1991

Samurtasunaren zelaian Amaia Iturbide / Egin, 1992-03-10

Bernardo Atxagaren azken liburuak izenburuagaitik beragaitik —Behi euskaldun baten memoriak— irakurleari irribarre samurra egiteko gonbitea luzatzen dio. Orain artetsu behintzat, nekazal-herria izan garenez gero, euskaldun eta behi hitzak —gure mendietako abererik sinbolikoena ardiarekin batera— sarritan arlo semantiko berean idatziak izan dira. Memoria hitza ere aurreko biei ondo dagokie, iragandako istorioak kontatzen bait dira behi baten ahotik, kontatzen eta hausnartzen —azken aditz honek dituen bi zentzuetan—. Istorio nagusi bat garatzen du, behi protagonistaren eta La Vache qui Rit deitzen den beste behi baten artean gertatutakoa, eta hari narratibo horren barruan beste hainbat istorio sortzen ditu, Mila gau eta gau bat gehiago-n agertzen den teknikari jarraituz. Hau dela medio, istorioak maila anitz eta desberdinetan biderkatzen dira, denborarekin jolastuz, denbora zuritu ondoren hainbat eta hainbat geruza aurkituko bagenitu bezala. Elementu batek besteari jarraitze honek, alde batetik, hizkuntza narratiboa aberastu eta erretoriko bihurtzen du, eta, bestetik, ipuinaren espazio eta giro liluragarrian murgildu. Eleberria bederatzi ataletan banatuta dago, kapitulo bakoitzaren hasieran laburpen moduko bat eskaintzen zaigularik, istorio tartekatuen artean gal ez gaitezen.

Idazleak Behi euskaldun baten memoriak, batez ere, gazteentzat idatzi zuela ohar erazi zigun eta hori nabari da liburuak duen ikutu ingenuo, intraszendente eta dibertigarriagaitik. Bizitzan jazotzen diren gorabeherak, ba hori, gora eta beherak besterik ez direla azaltzen zaigu, gutxi gorabehera.Eritziak eritzi direla, ezerk ez duela aparteko garrantzirik. Egoera garratzak, gerra zibilari buruzko pasarteak lekuko, samurtasunaren kotoiaz lausotzen ditu; bere berea duen umorea, samurtasuna ironiaz nahasten den umorea, ahaztu gabe. Izan ere, ohizko bideetatik abiatzen da: barne-mintzo bat entzun ahal dugu; euskara molde desberdinak tartekatzen ditu, pertsonaia desberdinen hizkuntz ezaugarriak nabarmenduz…

Hasieran sinbologia aipatu dut, zeren, Atxaga, ipuin luzea ere izan zitekeen eleberri honetan, luma zorrotz bat dela medio, behiaren irudian euskal izaerari sarritan egotzi izan zaizkion ezaugarri batzuk aletzen doa. Behi protagonistaren baitan dagoen barne mintzoa Setatsu izenaz bataiatu du buru gogorra delako; sententziotsua ere bada delako barne mintzoa, ahotan esaera zaharren bat beti darabilen horietakoa; behi protagonista zelaia bezain laua da, xalotasunean eta esnetan bizi izandakoa, mendi usain artean, oldozteari emana. Eta idazleak guzti honen bidez euskalduntasunaren lepotik irribarre egiten duela uste dut.

Liburu laxoa, patxada ederrean irakurtzekoa Atxagak eskaini digun azken hau.

Azken kritikak

Hirutter
Nerea Arrien

Peru Iparragirre

Joanak joan
Jon Etxaide

Aritz Galarraga

Hadji-Murat
Lev Tolstoi

Javier Rojo

Populismoaz
Joseba Gabilondo

Mikel Asurmendi

Hitzontziak
Xabier Montoia

Aiora Sampedro

Gailur ekaiztsuak
Emily Bronte

Joannes Jauregi

Honetara ezkero
Arantxa Iturbe

Iratxe Esparza

Barbaroak baratzean
Luis Garde

Hasier Rekondo

Goldsmithen ikaslea
Joxean Agirre

Javier Rojo

Bihotz handiegia
Eider Rodriguez

Alaitz Andreu Eizagirre

Horma
Anjel Lertxundi

Jose Luis Padron

Bihotz handiegia
Eider Rodriguez

Amaia Alvarez Uria

Elurra ikusi dut
Xabier Lete

Felipe Juaristi

Gu orduko hauek
Garazi Arrula Ruiz

Estibalitz Ezkerra

Artxiboa

Urtarrila 2018

Abendua 2017

Azaroa 2017

Urria 2017

Iraila 2017

Abuztua 2017

Uztaila 2017

Ekaina 2017

Maiatza 2017

Apirila 2017

Martxoa 2017

Otsaila 2017

Hedabideak