kritiken hemeroteka

8.301 kritika

« | »

Ameslariaren ixiltasuna / Isabel Salinas / Islada, 1990

Isabel Salinasek poesia liburua kaleratu X.X. / Egin, 1990-11-27

Isabel Salinasek kaleratu berria du Ameslariaren ixiltasuna daraman poema liburua. Isabelek, Gerardo Paulyk eta Kepa Zafrak landutako Isladak izeneko obra goraipagarriaren kasuan gertatu zen bezala, oraingoan ere artista hirukote honek sortutako “Islada” argitaletxearen bidez kaleratu da Isabelen azken lan hau. Eta, aurreko kasuan bezala, Ameslariaren ixiltasun azaletik hasi eta azken zehaztasuneraino zaindutako eta ferekatutako lana dugu, Isabelek sortutako poemen edukia soportearen goi mailako kalitatea merezi bait zuen.

Isabel Salinas Arrigorriagan jaio eta azken urteak Donostian eman dituen emakume gaztea da eta, euskaldun berria izanik euskal hitzaren apostua egin du buru belarri, euskera bait da, Isabelek azpimarratzen duen bezala, Euskal Herriari dagokion hitza.

Isabel Salinasentzat, beretzat oso bereak eta oso barneratuak dituen sentimentuak eta inpresioak isladatzeko biderik egokiena da euskara. “Beste edozein hizkuntzatan ezingo nuke geure giroan gertatzen diren eguneroko esperientziak eta eguneroko tentsioak eta burrukak isladatu”, esan digu Isabelek, zentzu honetan euskara beretzat militantzia dela adieraziz.

Ameslariaren ixiltasuna gaueko edo basoko giro bare eta lasaian irakurtzeko liburua da, poemen hitzen marmario isila entzun ahal izateko. Poemak Isabelek sentitutako barne zirrara pertsonaletan oinarriturik badaude ere, ez da inolaz ere narzisismoan erortzen, Salinasen poemen helburua guztiz bestelakoa bait da, berak sentitutakoak besteengan biztea, hain zuzen. Poemetan, geure paisaietako eta basoetako bideak norberaren barnerantzako bide bilakatzen zaizkigu. Itsasoaren soinuak, hauek ere, ezagupen —eta elkar ezagupen— pertsonalerako gailu bihurtzen zaizkigu. Naturan bizitako esperientzia pertsonalek kanporantzako hesiak hausten dituzte Salinasen poemetan.

Ez dira Salinasenak inspirazio momentu iheskorretan eginiko bertsoak, landutako poemak baizik. “Itsasoa edo basoa kontenplatu eta momentu hartan zerbait kanporatzeko beharra sentitzen badut ere, momentu zehatz hori sarritan oso lan neketsu eta poema luze baten oinarri bilakatzen da, nahiz eta, agian, definitiboki azaltzerakoan poema luze hura poesia laburraren forma hartu”

Isladak obran Isabel Salinasen poemek argazkilari aparta den Gerardo Paulyren eta Kepa Zafraren ilustrazioen laguntza izan bazuten, Ameslariaren ixiltasuna obran Keparen lanak ditugu poemen kide bakarrak. Ñabardura aberatsetan eta egokiro inprimatutako Zafraren ilustrazioek poema bakoitzaren mamia azpimarratzen digute, poemek zein ilustrazioek oreka egokiena lortzen dutelarik.

Isabel Salinasek adierazi digunez, lantzen ari den trilogia baten lanak utzi dizkion atseden uneetan idatzi du aipatutako poema liburuxka, non trilogian azalduko den zenbait bide aurreratzen diren. Seguru gara sentsibilitatea duten euskaldun guztiek preziatuko dutela “ameslari isila” den Isabel Salinasen poema liburu hau.

Azken kritikak

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak