kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Odolbildua / Josu Landa / Susa, 2002

Odolbildua Koldobika Ezberdin / Putz, 2002-06

Putzeko ene lagun eta jarraitzaile guztiok, gaurkoan ere otoitza bertan behera utzi eta aldizkari guztizko zintzo honetan agerraldia egin beharrean sentitu naiz, ez baita gauza kaltegarriagorik arimarentzat nola Jaungoikoaren deialdiari ezentzunarena egitea. Eta zer jakinarazi dit bada belarri izkinera oraingoan gure Jaungoiko bakar eta ahalguztidunak? Bada azkenaldi honetan behin eta berriro esan, berresan eta gaztigatzen ari dena: badirela hainbat eta hainbat euskal idazle artaldea utzi eta bekatuaren bide lohietan galtzen direnak. Horietan azkena, Josu, Josu Landa. Tamalez bere izena ez dator bat bere izanarekin, ezin konta ahala mozorro baitarabil Beltzebuk gaiztakeria izugarrienak obratzeko.

Josu Landa honek Espainiako Askatzailearen urrezko garaian girotu du bere nobela-gurakoa, eta aurkeztu dizkigun pertsonaiak osotoro dira autorearen sukarraldi edota eldarnioetan erditurikoak, irrealak, sineskaitzak, deslekutuak, ez baitute batere zerikusirik garai loriatsu hartan bakean eta harmonian pozik eta zorion betean bizi ziren herritarrekin. Ondo baino hobeto ezagutu nuen nik Nerbioi ibar ezkerraldeko giro atsegina 50. hamarkada gogoangarri hartan, bai horixe! Santurtziko parrokoa nintzen orduan, eta benetan, beltz bat euskaraz mintzatzen irudikatzea bezain barregarria deritzot portugaletetarren mihian euskara paratzeari. Euskara zer zenik ere ez zekiten Portugaleteko biztanleek 50. hamarkadan! Ez diot euskarari ukatuko baserritarrak kristautzerako orduan izan duen garrantzia, baina hortik aurrera, tira, desagertuko balitz hobe; atzen finean gaztelera baita latinaren oinordeko zuzena, mundu osoan indartu beharrekoa.

Irrigarria begitandu zaizkit liburuko pertsonaiak oro: Mentxu delako neskazahar botikaria eta honen esanari itsu-itsuan jarraitzen dion erdi-gixon edo gixon-erdien koadrila patetikoa. Hara, Josu Landa, putak salbuetsiz, 50. hamarkadan ez zegoen emakumerik etxeko sukaldetik kanpora lan egiten zuenik. Ez dago aztia izan beharrik ondorioztatzeko, beraz, delako Mentxu hori puta bat baino ez dela, baina horretarako hobe gauzak diren bezala izendatzea: ogiari ogi, ardoari ardo eta putari PUTA, emagaldu hutsa dena botikari marimatxortu baten mozorropean aurkezten ibili barik. “Idaxlearen” fabore, esan beharra dago behintzat zerbaitetan asmatu duela, izan ere, errepublikazale eta gorriak izan behar liburuan aurkezten zaigun koadrila negargarria. Ezin bestela izan, kontatzen zaiguna amini bat sinisgarria izateko. Hori bai, gaizkile hauek ongi nahian ari direla sinistarazi gura izateari itzelezko hutsa deritzot, astakeria galanta, Stalinek karitateak bultzatuta obratu zituela obratu zituenak esatea bezalako zerbait.

Laburbilduz, hobe eliza aldera bueltatxoa egitea “Odolbidu” honekin denbora galtzen ibiltzea baino. Sutara!

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak