kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Derrotaren fabulak / Tere Irastortza / Pamiela, 1986

Alegien ederra Grisela / Egin, 1986-10-07

Udaren loaldian murgilduta ibili den euskal letren mogida ohi baino geldoago adierazi da uda aurretik argitaratu zen emaitza garrantzitsu aurrean. Normalagoa da, bestalde, poesi liburua dela erreparatzean, eta honetan diharduten jakintsuak —gutxi izatearren— duela hogeita hamar urtetako poeten obretan dabiltzala oraindik konturatzean.

Derrotaren fabulak liburuaz ari gara, Tere Irastortza poetaren azken sor-lana. Prentsagatik eta, Gobernuak lirteraturarako ematen dituen diru laguntzetarik bat berari eman ziotela jakin genuenetik geunden emaitzen zain. Eta hauxe da emaitza.

Formalki, liburuak sei atal dauzka, eta bakoitzaren izenak definizio bat edo gehiago darama; hortaz hiztegi itxura hartzen du, hiztegi poetikoarena, alegia. Atalak hauexek dira: bizitza, beldurra, maitasuna, denbora, gaua eta hitza. Honekin bakarrik dena esanda legoke: poetaren

-eta orokorrean gizasemealaben- kezka esistentzialak dira; garai guztietako literatura guztietan ukitu gai nagusiak. Horren atzean, beti, munduaren eta norbere buruaren zentzuari buruzko meditazio bat.

Irastortzak badaki hor. Eta horregatik lotu ditu epigrafe guzti horiek beren kontrakoekin, argitasun poetikoaren ariketa heldu batean. Azken finean kontrakoak gauza bera bait dira. Eta “bizitza”ren poemetan heriotza eta denbora daude isladaturik; “maitasuna”renetan desamodioa, desioa, ametsa eta etorkizunaren beldurra.

Bi atalek poetaren joera intimista iragartzen dute: “beldurra” eta “gaua”; eta horrela, beldurrarekin loturik gaueko hamabiak agertzen dira konstante, obsesiboki, muga majiko gisa. Gauarekin loturik, beldurra, zirkulua osatuz, baina baita poetaren gustoko gai bat: gaua, konstelazioak, unibertsoa,… eta ondorioz sortzen den “zer gara?” hori.

Baliogabeko gauza txikiekiko maitasuna beste konstante bat da: orria, txiklea, karpeta, kartulina. Hau dena eta gainera tradiziozko teknikak biltzen dituen poema bat aipatzea ez dago sobera:

 

        Begira gauaren sarrailetik eta

        katu beltza ikusiko dun itsaso mihazten,

        katua itsaso mihazten eta

        kosmoaren esku enguantatuak

        argi hiltzen

        argi hiltzen eta

        ilargia moreturik ikatz botaka

        eta herioa

        semaforoa pasatzen. (62. or.)

 

Denbora ere hor dago. Eta oztopoa izan daiteke, edo memoriaren harma bat; baita Julio Cortazarrentzako epitafioa ere. Eta metapoesia: amaitugabeko lerroaren topikoa, eta beste batzu.

Azkenerako utzi du hitza eta nahita egin du, hitzaren ondoan beti isiltasuna doalako, liburu bukaerako isiltasuna eta poetak aukeratutakoa. Hemen ere, poesiari buruzko ideiak azaltzen dira hitzak gezurra esateko ere balio duen neurrian. Horrexegatik aukeratu du isiltasuna.

Aipatu atalei begiratzen badiegu, liburuak irakurketa ugari izan ditzake, baina berezko balioa ere badu. Irastortzak bere poesiarik onena garatzen du liburu honetako orrialdeetan zehar: bere ohizko baliabidea den […] zangalatrauak erabiltzen ditu orain eta puntuazioa guztiz ezabatu du: interpretazio hor dago baina norberarena ere izan daiteke. Metaforizazioa ere aberatsa da eta imajinek mundu pertsonal bat osatzen dute.

Hauexek izan dira, laburki emanda, Tere Irastortzaren azken liburuaren azalpen batzu; liburuaren hari nagusiak nondik nora doazen adierazi digu, kalitatezko liburua delakoan bait gaude. Derrotaren fabulak hau Pamielan argitaratu da “La Sirena” sailean, eta Itxaro Bordaren hitzaurrea darama.       

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak